PortretakMI YUNG MARTIN
Mi Yung: euskara behar da karta postalaren atzealdea irakurtzeko
Okzitaniako Tolosatik, Lapurdi kostaldera oporretara etorri zenean entzun zuen lehen aldiz euskara Biarritzeko Mi Yung Martin grafistak (Pessac 1978). Bihotz taupadei adi egonez, Euskal Herriko bazterrak eta bizimoduak hobe ezagutzen hasi zen gero eta berehala ohartu zen euskara zela bizileku berrian sartzeko giltza...
2021eko Martxoaren 26a | | ± 06 min 20 s
Zein izan da euskara ikasteko zure motibaziorik handiena?
Ikasteko gogoa pixkanaka etorri zen. Miarritzera iritsi nintzenean, ezer gutxi nekien euskal kulturaz, baina nire bikotea oso lotuta zegoen jadanik eta barnealdea, mendiak eta natura ezagutzera bultzatu ninduen. Ateraldi horietan ohartu nintzen nonahi zegoela euskal kultura, eta nonahi ere euskaldunak, hizkuntza bizia zela hemen, izenen edo beste folkloremoldeetatikharago.
Orduan, kultura hau gehiago ezagutu nahi izan nuen. Lehenik nire bikoteak ikasizuen etanire alaba handia ikastolara bidali genuenean eta bigarren haurrak urtea bete zuenean ikasten hasi nintzen.
Euskara eta Euskal Herria bizirik dira, erro zaharrak dituen baina etengabe hazten den kultura bat bada hemen, kultura garaikidea duen herria alegia.
Noiz gertatu zen hori?
Nire ama Vietnamdarrada eta Okzitaniako Toulousen bizi ginen familiarekin. Euskal Herrira oporretara etortzean ezagutu nuen nire bikotea, orduan erran daiteke maitasunez etorri nintzela Biarritzera bizitzera. Bestalde, niretzat garrantzitsua zen euskara ikastea, ikastolako andereñoekin zein haurrekin hitz egiteko eta jarrera eredugarria erakutsi nahi nuen ere haurrekiko.
Gainera nire amak ez dit Vietnamera transmititu eta ohartu naiz hizkuntzek duten garrantziaz. Hizkuntzak ikastea maite dut gainera orduan biak, vietnamera eta euskara ikastea erabaki dut.
Zer ekarri dizu euskalduntze prozesuak?
Lehenik eta behin ikastolan harremanak izateko biziki lagungarri izan da, irakasleekin beste langileekin edo burasoekin hitz egiteko, oinarrizkoa izan da. Gau eskolan jende anitz ezagutzeko aukera eduki dut, giro biziki ona da eta irakaslea nire lagun handia bilakatu da geroztik, orduan errango nuke giro orokor baten kide izateko para eskaini didala.
Zein izan da zure ingurukoen erreakzioa?
Hastapenean harriturik gelditu ziren nire familian, uste baitzuten inork ez zuela euskara hitz egiten. Denborarekin, ohartu dira euskara hizkuntza bizia eta erabilia dela, ez dela bakarrik etxe izenak asmatzeko. Egia da burasoak batzuetan baztertuak sentitzen direla euskaraz aritzen garenean baina ulertzen dute eta jarrera irekia dute. Pozik dira orain, Euskal Herria asko maite dute eta gustura etortzen dira.
Gainera nire amak ez dit Vietnamera transmititu eta ohartu naiz hizkuntzek duten garrantziaz.
Norekin ari zira euskaraz?
Nire seme-alabekin hitz egin dezaket orain, baina hasieran ez zuten ulertzen zergatik bat-batean ari nintzen haiekin euskaraz! Orain une gozoak igarotzen ditugu liburu baten aitzinean, ulertzen ez ditugun hitzak elkarri itzultzen dizkiogu, harro daude askotan nik baino hiztegi gehiago dutela ikusteaz! Senarrarekin ere ari naiz batzuetan, eta nire euskara irakaslea oso lagun ona bihurtu da eta elkarrizketak euskaraz hasten ditugu beti. Zeramikak egiten ditu eta bere webgunea elebitan egiten lagundu diot, eta euskara ulertzea baliagarria izan zait.
Lanean euskaraz aritzeko aukera duzu?
Grafista naiz eta jantzi sortzaile ere bai. Nire lehen kolekzioa sortu nuenean euskarazko hitzak agertu nahi nituen nire jantzietan, orduan bai interesgarria zen jada horretan euskaraz jakitea. Bestalde lagun bat lagundu nuen webgune bat sortzeko bi hizkuntzetan eta hor ere euskara jakitea lagungarri izan zen testuak antolatzeko unean.
Errexa da euskaldun berri izatea Biarritzen?
Egia erran zaila da hemen Biarritzen euskaraz aritzea egunerokotasunean, dendetan eta abar, ez da aukera asko eta beti jende berarekin izatenda, eskolan, gau eskolan edo lagunekin. Baina badira leku batzuk adibidez, ekoizleekin merkatuan, mediatekan, Lassosalai skateparkean, BASCS surf klubean, askotan ikastolako gurasoekin topatzen naizen haurrentzako hainbat ekintzetan. Nahi genuke eskolaz kanpoko jarduera gehiago garatzea, familien artean euskaraz aritzeko. Familien arteko loturak sortzea helburu duen lotu batzordearen parte naiz, haurraren bidez familia osoa kulturara eta euskarara ekartzeko. Adibidez, aurten aterpea berregiteko asmoa dugu eta euskaraz bizi batzordeak ibilketak eta tailerrak antolatu nahi ditu euskara mailaren arabera.
Euskaraz aritzeko zure leku berezia?
Mintzalasai festibala noski, Marion aintziran! Haurrentzat zein burasoentzat jarduera anitz da eta guztia euskaraz, zoragarria da! Guraso eta seme-alaben surf ikasgaia ere egin nuen euskaraz BASCS-ekin eta Mintzalasai-ekin, bikaina zen, euskaraz partekatzeko momentu ederra.
Zer errango zenioke Euskaraz edo Euskal Herriaz ezer ezagutzen ez duen atzerritar bati?
Euskara eta Euskal Herria bizirik direla, erro zaharrak dituen baina etengabe haztenden kultura bat badela hemen, kultura garaikidea duen herria alegia.
Euskara jakin gabe, kultura baten aberastasuna ez duela ezagutuko, postalaren irudiarekin konformatu beharko duela.
Euskaraz hunkitu zaituen norbait? Zerbait?
Nire pasioa dantza da. Covid krisiaren itxialdiaren aurretik Bilaka konpainiaren azken ikusgarria ikusi nuen, bereziki hunkigarria izan zen hizkera eta dantza, euskara eta garaikidea nahasten zituelako. Nire ustez dena zegoen taula gainean, sustraiak, bilakaera, etorkizuna, euskal dantza bizirik eta oraindik garatzen ari dela erakutsiz. Nire seme-alabengana bidali ninduen, hemen hazten dira kultura honetan eta etorkizuna dira. Haiei eman behar diegu kultura honen aberastasuna eta baloreak, baita beraien amatxi vietnamdarraren edo haien aitatxi proventzalena ere.
Euskararekin loturiko anekdota bat konda ezazu
Behin alabarekin nintzen, Lasai idatzitako Jersey bat jantzita nuela. Presatua nintzen eta alabari azkarrago egitekoagindunion; orduan hark begiratu ninduen eta erran zidan,"€œama zu ez zira lasai!"
Nola definituko zenuke hitz edo lerro batean euskara?
Euskara etorkizuna da nire haurrentzat.

























