17. Zer diozu eskuragarri duzue
2012ko Ekainaren 11a | EUSKARA BULEGOA | ± 01 min 07 s
Udako euskara aldizkaria argitaratu dugu.
Irakurle adituak ohartuko dira '"Zer Diozu? '" horrek aldaketa batzuk ezagutu dituela. Informatzeko, euskaraz irakurketa sutatzeko eta tresna izateko sortu zen aldizkari horrek asimetria dosi bat gehitu du bere artikuluetan.
Gaurtik aitzina, ez dugu elebitasun osoaren hautua eginen. Edukien arabera, garrantzia gehiago emana izanen zaio hizkuntza bati edo besteari, orokorrean euskararen aldeko oreka bat mantenduz. Saiakera bat da; zuen oharrei esker (positibo zein negatiboak) aitzinatuko girenez, ez duda zuen iritzia ezagutaraztera.
Aurkibidea:
Argazki zappinga - eskolei buruzko erreportaia - Ozeanoaren Hiriko tailerrak - Hiztegi Ttiki berriak - Musika astea - Aisialdien programa osoa - '“lehen hitza euskaraz'” fitxa praktikoa - agenda...
Non atzeman?
- Paperezko formatua: ohiko tokietan (Herriko Etxea, Atabal, Mediateka,...).
- Harpidetza urririk: http://euskara-biarritz.eu/harreman
- Ale numerikoa: http://euskara-biarritz.eu/baliabideak/zerdiozu
























