Abian da Mintzalasai!
2012ko Irailaren 5a | MINTZALASAI | ± 52 s
Bi aste gelditzen dira Biarritzeko euskararen egunen lehen ediziorako eta 20 elkarte ordezkari baino gehiagok agerraldia egin dute Mintzalasai aurkezteko.
20 elkarte, 30 hitz ordu
Duela urte bete 20 elkarte eta eragilez osaturiko kolektibo batek, euskararen egunen antolaketan lan egiten duela. Proiektu horrek Mintzalasai izena jantzi du, '“Egun, Bihar'’hitz egin euskaraz'” lema bizkar-zaku. Mezu horrek antolatzaileen xedea argiki islatzen du: egun horiek izan daitezela urtean zehar euskaraz bizitzen permititzen diguten hitz orduen erakusleihoa!
Emaitza: 30 hitz ordu, gehienak urririk eta denei irekiak.
Irailaren 17tik 23rat, astelehenetik igandera, euskaraz bizitzeko eta elkar gurutzatzeko aukerak ez dira eskas izanen!
Egitaraua osoa: http://euskara-biarritz.eu/mintzalasai edo ondoko Prentsa oharrean.
























