EEPk 150 enpresa lagunduko ditu beren afixaketa euskarara itzultzen
2014ko Irailaren 1a | EEP - EUSKAL MONETA | ± 01 min 44 s
Hitzarmena 2014ko agorrilaren 28an, ortzegunarekin, izenpetu dute François Maitia EEPko Lehendariak, eta Xebax Christy Euskal Monetako Lehendakarikideak, Bidarteko Izarbel teknopoloan, Basik jatetxean. Nicolas Marquet arduradunak Euskoa erabiltzen du; Euskoari kidetzen zaizkion enpresa guziak bezala, bi desafio hautatu behar izan ditu: bata ingurunearentzat, bertzea euskararentzat (euskarazko afixaketa plantan ezarri, edo bezeroen arrera euskaraz segurtatu 20:00 oreneko euskara ikastaroa egiteko paradarekin). Nicolas Marquetek '"euskarazko afixaketa '" desafioa hautatu du, beraz bere jatetxean '"frantsesez idatzia den oro '" euskarara itzulia izanen da. Euskoan sartuak diren 500 enpresen artean, 230 enpresak hautatu dute desafio hori, 150-k 2014 bukatu aitzin bete behar dute. Haien laguntzeko, Euskal Monetako EEPri laguntza galdetu dio. Beharren diagnostiko zehatza egin ondotik, EEPko Biltzar Nagusiak erabaki du merkatariak zuzenki laguntzea haien datuen itzulpena itzultzaile profesionalei eginaraziz. '• Euskal Monetak desafio hori hautatu duten merkatarien itzulia eginen du afixaketa datuak biltzeko, ondoren, EEPri igorriko dizkio '• EEPk datuak itzultzaile profesionalei itzularaziko dizkie, ondotik, horien hizkuntza baieztapena bermatuko du '• EEPk zuzenean igorriko dizkie itzulitako datuak saltegiei '• Antolatu dituen desafioen karietara, Euskal Monetak ziurtatuko du itzulitako datuak afixatuak izan diren Hitzarmena prentsari aurkezterakoan, François Maïtiak lurraldeko merkatariak gomitatu ditu euskararen presentzia eta erabilpena haien saltegietan indartzera. Oroitarazi du EEP eta euskara teknikari-garatzaileen sarea hor direla horretarako laguntza eskaintzeko.























