mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara Zerbitzu egituratu bat sortzen da Biarritzen.

2015eko Uztailaren 24a | EEP-BIARRITZ | ± 03 min 07 s

2015eko uztailaren 24 honetan, François Maitia Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak eta Michel Veunac Biarritzeko auzapez jaunak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute euskarari dagokion Hiri-zerbitzu egituratu baten sortzeko. Gertakari honetan, hizkuntza eta euskal kulturaren kontseilari ordezkaria den Maialen Etcheverry eta hizkuntza politikaren Gidaritza Batzordeko kide diren hautetsiak ere present ziren, gehiengoaren aniztasunaren ordezkari gisa.

Auzapez jaunaren nahikeriatik abiatuta eta elkarte sarearen sustenguarekin, lehen aldia da lurralde honetan euskararen bizigarritasunaren aldeko ekintzak hainbesteko indarra hartzen duela.

1992an herriko etxeak abiatu zuen ekintzaren jarraipenean oinarritzen da bestalde, 15 urte berantago Euskararen Erakunde Publikoarekin izenpetu lankidetza hitzarmenarekin egituratzeko.

Hizkuntz zahar eta gaurkotu baten aldeko engaiamendu azkarra

Nortasun kulturalaren oinarri, guzien ondarearen parte da euskara, munduan zehar erabiltzen diren beste 6.000 hizkuntzak bezala. Elkarte sareak euskararen balioztatzearen parioa bakarrik eraman du luzaz. Hizkuntzaren gainbehera tipituz joan bada ere, ez da sekulan gelditu. 90. Hamarkadaz geroztik, botere publikoak hizkuntza politika publiko baten egituraketan engaiatu dira progresiboki.

Lehen urrats horren segidan gisa, elkargoei dagokie orain euskararen biziberritzea erronka duten politika publiko ausartak eramatea.

Hizkuntzari dagozkion 4 helbururi erantzuteko ahalmenak mobilizatu nahi ditu Biarritzeko Hiriak:

• Transmisioa, irakaskuntza eta ikaskuntza sustatu eta erraztu.

• Erabilpen soziala garatu.

• Erabilpena eta ikuspena hobetu.

• Prestigioan eta erakargarritasunean eragin.

Zerbitzu berri honen zeharkako jarduera zortzi ardatzen inguruan gauzatuko da:

1) Politika orokorra.

2) Komunikazioa.

3) Hizkuntza-paisaia.

4) Formakuntza profesionala.

5) Eragileen laguntza.

6) Hizkuntza ekintzak.

7) Irakaskuntza, Ikaskuntza, Haur ttpiak.

8) Informazioa eta sentsibilizazioa.

Helburuak ikusita, giza ahalmenak ere progresiboki emendatuko dira, langile batetik hirura pasatuz: zerbitzu buru bat, misio kargudun bat eta itzultzaile-interprete-argitalpen arduradun bat.

Lankidetza politika bat

2007tik abiatutako Euskararen Erakunde Publikoa eta Biarritzeko hiriaren arteko lankidetzari esker gauzatzen da proiektu hau. Estatua, Akitaniako Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, euskal kulturaren sustenguari dagokion herriarteko Sindikatua eta Euskal Herriko hautetsien Kontseiluaz osatutako interes publikoko elkargoa den EEP-k lankidetza politika publiko hitzartu bat definitu eta gauzatu behar du.

Lehen aldia izanki hiri mailako euskara zerbitzu bat sortuko dela, 3 langileren dedikazioarekin, Euskararen Erakunde Publikoak indar hori sustengatuko du, ezohiko diru laguntza degresibo bat mobilizatuz (60.000€). Hiru urteko epe honen buruan, herriko etxea erabat autonomoa izanen da hizkuntza ekintzen finantzamendurako.

2015eko uztailaren 24ean izenpetu 3. belaunaldiko hitzarmenean kontraktualizatua izan da hori guzia. Proiektua heldu den sartzetik goiti gauzatuko da, beste proiektu eder batzuekin batera, '"Mintzalasai"€“ euskararen egunak Biarritzen '" 4. edizio aipagarriarekin, besteak beste.

Info+: http://euskara-biarritz.eu/liburu/irudiak/pdf/201507_SLB__FREU2.pdf


Artikuluaren eranskinak

hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.