Euskara ikasteko bide berri bat
2015eko Agorrilaren 11a | AEK - EEP - AKITANIA ESKUALDEA | ± 02 min 27 s
Euskarazko formakuntza intentsiboa, lehen haurtzaro, haur eta gazteei zuzendu ofizioetarako berezitua
AEK-k eramanen duen esperimentazioa da, EEP-rekin partaidetzan eta Akitania Eskualdearen sustenguarekin.
Proiektuaren helburuak:
•Euskara zeharkako gaitasunaren lortzea, B1 mailako zertifikazioa puntan erdietsiz.
•Lehen haurtzaro, haur eta gazteen sailean den beharrari erantzutea eta enpleguan iraunkortasunean sartzea.
Formakuntzaren hasiera eta bukaera (datak):
2015ko abenduaren lehenetik 2016ko ekainaren 21'ª arte.
Antolaketa pedagogikoa:
Ikasleen euskara mailaren azterketan oinarriturik, formakuntzan sartzeak pertsona bakoitzaren mailaren arabera eginen dira (sartze progresiboak). Taldea gutxienez 5 pertsonekin hasiko da.
Formakuntza zentroan 30 oreneko asteak izanen dira, enpresan 35 oren astean eginen direlarik.
Ondorioz, orotara, 770 oreneko formakuntza izanen da, 25 asteetan zatiturik. 30 oren astean 21 astez (klaseak) eta 35 oren astean 4 astez (enpresan eginen diren ikastaldietan).
Eskaintzaren berezitasunak:
Banakako elkarrizketak formakuntzan zehar erregularki eginen dira ikasleen beharrei ahal bezain ontsa erantzuteko: formakuntzaren jarraipen hurbila, lan proiektuan laguntza.
Teknologia berriak erabiltzen dituzten tresna pedagogikoak landuko dira, auto-ikasketa uneen proposatzea ahalbidetuko dutena.
Formakuntza bururatzean B1 zertifikaziora aurkeztea derrigorrezkoa izanen da.
Gehienezko ikasle kopurua taldean:
12 ikasle
Lehentasunezko publikoa:
Lehen haurtzaro, haur eta gazteria saileko ofizioetan diploma duten eta Euskal Herriko harrera egituretan galdegina den euskara gaitasuna eskuratu nahi duten langabetu eta langileei irekia zaie formakuntza.
12 lekuetarik 8 langabezian diren jenderentzat izanen da eta 4 leku lanean ari direnentzat.
Formakuntzaren lekua:
Definitzekoa. Itsasun, Baionan edo Hazparnen.
Ikasleen hautatzeko moldeak:
Hautatze faseak 2015eko irailaren 15etik goiti hasiko dira, izen emateak irailaren 30a arte irekiak izanen direlarik.
AEK-k, EEP-k, preskripzio organismoek eta Eskualdeak (MFE) osatu komisioak hautaketa eginen du eta hautagaiak informazio bilkura, elkarrizketa eta azterketa batzuetan parte hartzera gomitatuko ditu.
1-Hautagaiek motibazio gutuna (motibazioa, xedea eta proiektu profesionala...) eta curriculuma helaraziko dituzte. Informazio fitxa beteko dute (euskara maila, ingurune linguistikoa?).
2- Hautagai bakoitzarentzat elkarrizketa antolatuko du komisioak:
-euskara mailaren neurtzea,
-gaitasun azterketak,
-motibazioaren neurtzea.
3-Deliberazio fasea.
2015eko urriaren 31ko berantenik nor hautatua izan den jakinen da.
























