BD kontzertu bat euskaraz
2015eko Urriaren 16a | ATABAL-BIARRITZ CULTURE-EKE | ± 01 min 36 s
Datorren azaroaren 12an, arratsaldeko 14:30tan, The Hyenes musika taldeak kalitate handiko BD kontzertu bat eskainiko du Atabal aretoan euskaraz. '"Au vent mauvais '" komikiaren adaptazioa da, espresuki euskaratua eta lehen aldiz EHan aurkeztua. Ikasleentzat antolatua izan da momentu hori besteak beste eta lanketa desberdinak egiteko aukera eskaintzen du: literarioa, artistikoa,? Programatzaile eta publiko zabalari ere irekia da.
Atabal, EKE, Biarritz Culture eta Herriko Etxeko euskara zerbitzuek muntatutako lankidetza da eta Txomin Urriza itzultzaile gazteak du euskaratzea segurtatu.
Info+:
13 urtetik goiti / Iraupena: Ordu 1 / Atabal
AU VENT MAUVAIS - The Hyènes
Zer da BD-kontzertu bat?"€˜Au vent mauvais' komikitik abiatzen da. Mugikor bat atzeman duen eta bere jabearen ahotsaz maitemintzen den gizon baten historia da. Preso ohia da. Eta bideetan engaiatzen da mugikorra bere jabeari itzultzeko. Roadmovie ilun, irri egingarri eta etsitua.
Komikiaren laukiak pantaila handian proiektatuak dira, zinemaren teknikak bereganatuz: zoom, travelling, urtze kateatu? Baina kontzertu bat ere da: oholtza gainean The Hyènes talde ospetsuko musikariek zuzenean jotzen dute, itzalean baina narrazioaren erritmoa segituz. BD kontzertua batean, ikuslea irakurle bilakatzen da, emozio bisual, musikal eta literario batek garraiatua. Ikusgarri hibridoa, bitxia eta liluragarria.
Izena emateko: http://webquest.fr/?m=5612_biarritz-culture---saison-jeune-public-1516























