Glotofobia aipagai Baionan asteazken huntan
Euskal Hirigune Elkargoak, eta Baiona eta Hendaiako hiriek Philippe Blanchet soziolinguistak eman glotofoboari (diskriminazio linguistikoari) buruzko konferentzia sorta bat antolatzen dute.
2017ko Azaroaren 14a | ± 01 min 20 s
Guti estimatua den mintzaira bat erabiltzeagatik (basa mintzaira, dialektoa, kreolera, eskualdeko hizkuntza, etabar.) edo hizkuntza komunaren tokiko erabilpenagatik, edo sozialki markaturiko erabilpenagatik (azentua, ahoskera, prosodia) norbaiten baztertzea edo estigmatizatzea dakarren prozesua da glotofobia. Glotofobiak diskriminazio linguistikoei beren dimentsio osoa eta beren larritasun sozial eta politikoa itzultzen die, alabaina diskriminazio mota horrek jendeak hunkitzen ditu, hots hiztunak eta ez hizkuntzak.
Philippe Blanchet-en lanek Euskal Hirigune Elkargoak eta Hendaia, Baiona eta Uztaritzeko hiriek buruturiko euskara bultzatzeko gogoeten elikatzen lagundu dezakete, Elkargoak eta bi hiriek obraturiko hizkuntza politikaren baitan. Alabaina, hizkuntza politikari doakionez esperimentazio lurraldea den Ipar Euskal Herriak frogatzen du hizkuntza aniztasunaren alde lan egin daitekeela elkar adituz eta jendarteko sektore desberdinetako sustengu zabala bilduz.
Abenduaren 3an iraganen den Euskararen Nazioarteko Eguna aitzin, Blanchet unibertsitateko irakaslea, Discriminations: combattre la glottophobie (Diskriminazioak: glotofobiaren kontra borrokatu) liburuaren idazlea, mintzatuko da Baionako Elkarteen etxean azaroaren 15ean, Hendaian 16an, Uztaritzen 17an, Uztaritzeko Herriko etxearekin partaidetzan Euskarari dedikatua den Uztahitzan astearen karietara, eta Donibane Garazin 18an.
























