Liburu ederrak, euskaraz eta frantsesez
Matahami argitaletxeak bi hzkuntzetan sortu liburuak proposatzen ditu.

2017ko Abenduaren 7a | ± 43 s
Proiektuaren oinarrian, egoera bezeri bat dago: egun argitaratzen diren liburuetan, guti dira irakurgarriak euskaldunak ez diren baina haurrekin inplikatu nahi duten burasoentzat.
Alta? lurraldeko haurren 1/3 baino gehiago euskaraz eskolatua da, hiru sailetako batean. Gizartean, euskararenganako interesa eta gogoa gero eta handiagoak dira, eta gero eta buraso gehiagok eramaten dituzte seme-alabak elebitasunera.
Baina buraso horietako gehienak ez dira euskaldunak, ala ikasten ari dira. Liburua haurren interesa pizteko eta ikasteko bitartekoa da, baina burasoekin lotura eraikitzeko funtsezko tresna ere bada.























