Bi tailer dinamiko Biarritzeko mediatekan
Irakurkluba eta idaztailerrak hilabetean behin aldizkatuz elkartzen dira Biarritzeko mediatekan. Hilabeteko hirugarren ostegun guziz, 18etatik goiti, euskara eta euskal literaturaz amorratuak direnak modu dinamiko batean elkartzen dira. Tailer horiek integratzeko baldintza bakarrak: euskaraduna izatea eta euskara gustukoa izatea!
2018ko Urtarrilaren 5a | ± 01 min 03 s
Urtetik urtera, urritik ekainera, euskaltzale talde bat biltzen da Biarritzeko mediatekan."€œKlub" bat osatzen dute.
Zer ote da "Kluba" hau? Sozietate sekretu bat?? Ez, euskaldun guzieri idekia den talde bat baizik...
Kideen arteko lokarria: euskara eta euskal literatura maitatzea. Taldean sartzeko diplomaren beharrik ez, fideltasuna ere ez! Bakoitza etortzen da nahi eta ahal duenean.
Gehienek testu bat edo liburu bat presentatzen dutelarik beste batzuek entzun egiten dute soilik, bakoitzaren hautu edo posibilitateren arabera.
2017an Biarritz Irakur klubak idaztailerra sortu zuen. Geroztik irakurketa eta idazketa aldizkatzen dira hilabete guziz.
Idaztailerrak gidari bat behar du eta horren egiteko idazleak gomitatuak dira.
Zinez giro goxoan pasatzen dira arrastiri apalak mediateka hutsik edo erdi hutsik delarik!
Hilabetearen 3.ostegunetan 18:00etatik goiti biltzen da.
Info+: Mediatekan (euskal sailako arduraduna galdetu) - 05 59 22 28 86
























