mintzalasai

Euskaraz bizi

BABk ere euskaraz bizi nahi du!

Mintzalasai-ren 7.edizioa joan den irailaren 30ean bukatu zen, Marion aintziran, familien besta herrikoi eta aldarrikatzaile handi batekin. Hilabete osoan zehar, tokiko 45 eragile mobilizatu dira eta euskara ezagutzeko eta praktikatzeko 75 hitzordu baino gehiago antolatu dituzte.

2018ko Urriaren 3a | ± 02 min 49 s

Marka guziak hautsi dituen edizioa

8650 parte-hartzaile izan dira (horietarik %38 haurrak eta %62 helduak) eta betetze-tasa %80,30-koa da, beraz bilana biziki positiboa da. Gertakari hau geroz eta finkatuago dago BAB eremuan eta hitzorduen arrakastak erakutsi digu hirietan ere euskaraz bizitzeko gogoa bizia dela.

Egitaraua geroz eta zabalagoa eta aberatsagoa da. Hitzordu guzietan garrantzia handia eman zaio euskara praktikatzeari: buraso-haur jardueretan, proiekzio-debateetan, ikusgarri handietan eta tailer txikietan, bisita gidatuetan, kulturen arteko topaketetan? Lortu dugu publiko ezberdinen artean zubiak eraikitzea.

Arrakasta partekatua

Mintzalasairen arrakastaren gibelean, urte osoan zehar euskara biziarazteko lanean ari diren elkarteak atzematen ditugu. Baita ekimena posible egiten duten laguntzaileak eta proiektua sustengatzen duten eragileak ere.

Bestalde, BAM dinamikak ere parte hartu du arrakasta honetan, berari esker, 2017ko azaroan BABko 800 hiztun hizkuntza-ohiturak aldatzearen garrantziaz ohartu baitziren.

10. urtebetetzerako, 10 000 parte-hartzaile!

2019an, Mintzalasaik lanean segituko du lurralde estrategiko eta garrantzitsu honetan, baina segurrenik beste data batean. Gogoeta hasia da eta 2018ko azaroaren 16an eginen den ezohiko biltzar nagusian aurkeztuko da.

Jarduera-ideia berri anitz ditugu geroz eta egitarau aberats eta berritzaileago bat eskaini ahal izateko. 3 urteko ziklo bat irekiko da, 2021era arte, euskara eremu urbanoan txertatzeko helburuarekin.

Euskara 365 egunez

Anartean, www.mintzalasai.eus webgunean urte osoan zehar, BABn, euskaraz egin daitezkeen aktibitateak atzematen ahalko dira. Izan ere, Mintzalasairen xedea da sartzeko parentesi bat izan ordez, urte osoan zehar euskarazko eskaintza iraunkorraren isla izatea. Eskaintza jadanik hor da: gure elkarteetan, mediateketan, eskoletan, gaztetxeetan, ikusgarri-geletan?

Egia da eskaintza oraindik ere azkartu behar dela, eta kolektibitateek rol garrantzitsua jokatu behar dutela. Baina hiztunok ere kontziente izan behar dugu ingurua aldatzeko gure gaitasunaz, jadanik badena biziaraziz eta eskaera indartsua adieraziz eskaintza garatzeko gisan.

Baina euskaraz bizitzeko lehen urratsa edozein egoeratan, edozein pertsonarekin lehen hitza beti-beti euskaraz egitea da. Horrela, euskara entzungo da, hizkuntza erabiltzeko eta besteekin partekatzeko borondatea ikusiko da, eta gainera, euskaraz mintzatzeko parada berriak deskubrituko ditugu.

Ondorioz, Mintzalasaik dei egiten die euskararen geroa segurtatu nahi dutenei, euskara dakitenei eta (oraindik) ez dakitenei, bere biziberritzearen alde lan egiten jarraitzeko. Norbanako gisa eta kolektibo gisa, gelditu gabe, fermuki eta positiboki.

Erronka handia da, baina lortzen ari gira!


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.