Tresnak behar dira euskal ortofonistentzat
Patologien neurtzeko euskarazko tresna baten sortzea dute lehentasuna ortofonistek eta elkarlanean ari dira ikerlari batzuekin
2018ko Abenduaren 20a | ± 01 min 06 s
Hutsune bati erantzun bat
Gaur egun ez da tresna egokirik haur euskaldunen mintzo atipikoa aztertzeko. Eta gainera, azterketaz gain, ortofonistek materiala behar dute haur eta helduekin lantzeko. Ortofonistek argi dute ezin dela berdin lan egin haur elebakar edo elebidunekin.
Hutsune horien aitzinean, HIPIE kolektiboa sortu dute: Hizkuntza Patologien Ikerketa Euskaraz eta Eleanizdunetan. Bertan bi unibertsitariok parte hartzen dute: Marie Pourquiek eta Maria Jose Ezeizabarrenak. Lanean ari dira eta jadanik test-pilotu bat prestatu dute, orain diru-laguntzak behar dituzte ikerketa aitzina eramateko.
Helburuak: euskararen berezitasun gramatikalak eta hiztun elebidunen ezaugarriak kontuan hartuko dituzten tresnak sortu.
Nola lagundu?
Geroa Fundazioa sartu da jokoan eta proiektua sustengatuko du. Dotazio fondo bat da, erran nahi baita, dirua biltzen dutela Euskal Herriko iniziatibei berriz banatzeko. Berriki sortua da eta lotura egiten dute emaile partikularren, enpresen eta hartzaileen artean.
























