Kanaldude FIPADOC festibalean da
Kanaldudek telebista plato bat muntatu du FIPADOC festibalean.
2019ko Urtarrilaren 24a | ± 56 s
Lehen Fipa zena, aurten dokumentalen arloan berezitutako festibal bilakatu da: FIPADOC. Biarritzen da, urtarrilaren 22tik 27ra. Denontzako hitzordua da, profesionalen arteko topaketak eta bilkurak badiren arren, ehun filmetik gora proiektatuko dituzte egun hauetan.
Kanalduderen eskutik, festibalaren eta ikus-entzunezkoen aktualitatea euskaraz segi dezakegu. Telebista plato bat muntatu dute Bellevue aretoan, eta bertan hainbat emankizun grabatuko dituzte: zine zuzendarien arteko elkarrizketak, ekoizleen hausnarketak, euskal zinemaren eta dokumentalaren egoera, etab.
Gainera, urtarrilaren 23an, asteartean, partaidetza bat eraman zuten zenbait itzultzaileekin: plato berean hizkuntza ezberdinetan mintzatu ziren gomitak, eta itzultzaileek bat-bateko itzulpena egin zuten denek elkar uler zezaten.
Lehen emankizuna jadanik ikusgai da https://kanaldude.eus/ webgunean. Bertan, Christine Camdessus FIPADOCeko ordezkariak festibala aurkezten digu.

.240433.jpg)






















