mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal zinemari buruzko gaualdi berezia

"Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi" liburuaren frantses bertsioaren argitalpena kari, Euskal kultur kultur erakundeak euskal zinemari buruzko gaualdi berezi bat proposatzen du 2019ko apirilaren 12an, Baionako Atalante zinegela berrian.

Filma Arabako herrixka batean girotua denez, Arabako euskalkian oinarritutako euskalki sorberri batean grabatu zuten Koldo Zuazo hizkuntzalariaren laguntzaz
irudia ikusi | Filma Arabako herrixka batean girotua denez, Arabako euskalkian oinarritutako euskalki sorberri batean grabatu zuten Koldo Zuazo hizkuntzalariaren laguntzaz

2019ko Apirilaren 2a | ± 03 min 12 s

Joxean Fernandez Euskal Filmategiaren zuzendariak eta Santos Zunzunegui Euskal Herriko Unibertsitateko erakaslea, historialaria, zine kritikoa eta hainbat zine aldizkarien kolaboratzaileak, euskal zinearen nondik norakoak aipatuko dituzte. Gaualdiak Paul Urkijoren "Errementari" filmaren proiekzioarekin segituko du, hau Iparraldeko emanaldi bakarra izanen delarik. Ondotik, topaketa bat izanen da Paul Urquijorekin.

Oinarrizko liburua euskal zinemari buruz

Euskal kultur erakundea, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren sustenguz, Pimientos argitaletxearen Arteaz markak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuaren frantsesezko itzulpena argitaratu du. Joxean Fernández-ek zuzendutako liburu kolektibo honek euskal zinemaren inguruko gogoeta osatu eta zehatza proposatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroen baitan, 2014an, hainbat zinemagile, produktore, kritikari eta ikertzaile bildu ziren Euskadiko Filmategiak antolatu zuen bi eguneko sinposioan. Bilduma honek hitzaldi eta mahai-inguruen ondorioak aipatzen ditu. Bildutako artikuluek zinemaren hainbat arlo ezberdin aztertzen dituzte, besteak beste, euskal zinemaren historia, bere izaera, euskara eta nortasun nazionala, industriaren egoera, baita Kimuak programaren garrantzia ere. Hiru belaunaldi horien arteko elkarrizketak agerian ematen ditu trantsizio garaitik hona euskal zinemak bizi izan zituen erronka eta norabide aldaketak. Santos Zunzuneguik, liburu honen lehen artikuluaren autorea dena, eta Joxean Fernandezek euskal zinemaren nondik norakaoak aiptuko dituzte solasaldi modura.

Errementari: emanaldi bakarra Iparraldean

Gaualdiak Paul Urkijoren "Errementari" filmaren proiekzioarekin segituko du, hau Iparraldeko emanaldi bakarra izanen delarik. Ondotik, Paul Urquijorekin topaketa bat izanen da.

Filma

ERREMENTARI"€“ 2018"€“ 1:38"€“ Paul Urquijok zuzendurik, aktore horiekin Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Ramon Aguirre, Joxean Bengoetxea?

Zortzi urte igaro dira 1833ko Karlistadaz geroztik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko gobernu-komisarioa basoaren sakonean dagoen errementeria ilun bateraino iritsiko da gertakari bat ikertzen ari denean. Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakartia bizi da han. Inguruko herritarrek lapurretei, hilketei eta deabruzko itunei buruzko istorioak kontatzen dituzte hari buruz. Harik eta, egun batean, halabeharrez, Usue izeneko umezurtza errementeria misteriotsuan sartzea lortzen duen arte.

Orduan, agerira ekarriko du Patxi errementariaren atzean ezkutatzen den egia lazgarria.

Paul Urkijo Alijo zinemaren, ilustrazioaren, literaturaren eta komikien zale amorratua da txikitatik. 2008an Arte Ederretan lizentziatu zen, eta ikus- entzunezkoak, ilustrazioak eta infografiak egiten aritu da ordutik. Halaxe hasi zen fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta zuzentzen, eta 85 sari lortu dituzte hala estatuan nola nazioartean. Haietako bat, Los monstruos no existen, 2012ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zen, Kimuak katalogoaren barruan. Errementari, Patxi Errementariaren euskal kondairan oinarritua, Urkijoren lehen film luzea da.

Ordutegia

19:00 - 20:30: liburu aurkezpena + elkarrizketa

21:00: filma

Iturria: https://www.eke.eus/eu


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.