mintzalasai

Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre

Sartzea da BABko euskaltegietan

Momentua da izena emateko eta euskara ikasten hasteko/segitzeko!

Urtero, 550 helduk baino gehiagok egiten dute euskara ikasteko hautua BABn.
irudia ikusi | Urtero, 550 helduk baino gehiagok egiten dute euskara ikasteko hautua BABn.

2021eko Irailaren 6a | ± 01 min 21 s

AEK

AEK elkarteak maila guztietako kurtsoak proposatzen ditu, hastapenetik C1 mailara arte. Gaueko kurtsoak edo egunekoak segitu daitezke, astean 5 edo 6 ordukoak izaten dira. Bestalde, aste bateko ikastaroak ere antolatzen dituzte, edo lanbide batzuekin loturiko ikastaroak. Guraso-taldeak ere badira: haurrak ikastolan edo sail elebidunean dituzten gurasoak dira eta hauek familian euskara nola erabili ikasten dute.

Baionan izen ematea irailaren 13tik 24ra bitartean izango da (9:00-19:00).

Biarritzen izen ematea irailaren 20tik 24ra eginen da (9:00-13:00 eta 15:00-19:00).

Info+: baiona@aek.eus edo biarritz@aek.eus


Angeluko Ikasleak

Angeluko elkarte honek euskara kurtsoak eta kultur ateraldiak proposatzen ditu.

6 maila desberdinetan antolatzen dituzte kurtsoak, eta astean bi ordukoak izaten dira: 18:00etatik 20:00etara. Egutegia eskolako egutegiaren araberakoa da.

Info+: angelukoikas64600@gmail.com eta https://alainarb.pagesperso-orange.fr/angeluko/index.htm


Elealdi

Elealdi elkarteak ere kurtsoak proposatzen ditu Angelun, egunean zehar eta talde tipietan.

Info+: https://www.euskal-ki.com/ edo Maryse Elissalde 06 44 76 03 47


Jakinola

Baionan, euskara ikasteko maila eta ordutegi proposamen desberdinak.

Info+: https://jakinola.org/cours-basque-bayonne-cote-basque/


Euskara ikasteko aukera guziak: https://japprendslebasque.com/


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.