mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskaraz Lan Egin, diru-laguntzak euskara ikasteko EEPren eskutik

Euskararen Erakunde Publikoak 2021eko "Euskaraz Lan Egin" bekaren edizioa abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

2021eko Maiatzaren 27a | | ± 29 s

Beka honek formakuntza "intentsiboak" diruztatzen ditu, astean gutienez 30 orenekoak eta hainbat hilabete irauten dutenak. Ikasleek helburu profesional bat izan behar dute, euskararen erabilpenarekin lotuak.

Deialdia irekitzearekin batera, lekukotasun bideoak hedatu dituzte: Matthieu Agirregomezkorta, Sophie Daubas eta Gene Laganek euskara ikasteko arrazoiak, prozesuak eta motibazioak kontatzen dituzte.

Informazio gehiago: https://www.mintzaira.fr/eu/jarduerak/euskarazko-irakaskuntzaren-garapena/euskaraz-lan-egin-beka-dispositiboa.html


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.