mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Bi Harriz Lau Xori: Antzerkia

Euskal kultur adierazpenak Miarritzera ekartzen dituen festibala martxoaren 18tik 22ra iraganen da aurten. Biarritz Culture-k antolaturiko egitarauak lau ardatz ditu: antzerkia, zinema, dantza eta musika.

2020eko Martxoaren 2a | ± 01 min 12 s

Bi hitzordu garrantzitsu izanen dira antzerkiaren arloan.

Alde batetik, Atx Teatroaren Kaskarot ikusgarria, 8 urtetik gorako haurrentzat, martxoaren 18an, 18:00etan Koliseoan. Dantza egitea izugarri gustatzen zaion Anerren istorioa kontatuko dute eta adierazpen askatasuna bezalako gai lodiei helduko diete.

Bestetik, helduentzako Balle Perdue kolektiboaren Gora! un selfie parmi les sioux performance-ak hitzak, musika eta irudiak baliatzen ditu.

Manu Berk idazlea Euskal Herrian sortu eta hazi zen. 1984an sorturik, nerabe garaian ezagutu zituen ostatuetan "propaganda radikal" aztarnak aurkitzen ziren. Bera ez da euskalduna, alta skatea eta bandera erreak, surfa eta kaputxak, wax usainak eta tagak egiteko spraiak nahasten ziren ingurumen horretan hazi zen. Irudi politiko horiek, aita kaputxadun eta egoera oso seriosek liluraturik, bere buruaz, behauren iraultzaz, kreoletutako haren erroez galdezkatzen du haren burua eta libertatzen da. Umorea erabiliz gure lurraldean errotzeko mekanismoak modu egokian galdezkatzen ditu.

Martxoaren 20an, 19:30ean, Skate Parkean.

Info+: http://biarritz-culture.com/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.