mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Kirola euskaraz eta zure etxean

Garrantzitsua da etxean ere ariketa fisikoa egitea eta Mintzalasaik sarean atzeman daitezkeen proposamenak bildu ditu hemen.

2020eko Martxoaren 26a | ± 02 min 23 s

Dantza

Dantzan webgunean egunero euskal dantza bat ikasteko parada duzue, dantzari ezberdinek irakatsita.

Ikasi Fandangoa, Zazpi Jauziak edo Axuri Beltza:https://dantzan.eus/kidea/bideoak/

Bestalde, Kanaldudek ere dantza egiteko proposamenak gehituko ditu bere webgunean. Hemen duzue lehena: https://kanaldude.eus/bideoak/4166-haurrekin-dantzan-baloiarekin

Zumba

Etxean gorputzak mugitzeko formula egokia izan daiteke zumbarena. Hainbat irakaslek bideoak partekatu dituzte euskaraz zumba egiteko:

Izaskun del Cerrok asteartero gehitzen du bideo berri bat:

https://www.youtube.com/watch?v=9l6SG0aKKRs&feature=emb_logo

Ismael Pereira zumba irakaslearen kanala:

https://www.youtube.com/watch?v=zj_Aqx2rq98

Bestalde, Zumba Korrika famatuaren bideoa deskargatzen ahal duzue hemen: https://we.tl/t-w9Pdi83K5N

Yoga

NAIZ-en webgunean 4 yoga saio atzemanen dituzue aste honetan, asteartetik ostiralera, egunean bat. Mikel Troitiño Berasategiren eskutik.

Hemen duzue lehena:https://www.naiz.eus/es/mediateca/video/yoga-ariketak-sua

Egunero ariketa bat

Gaizka Cabrejas Garaik egunero ariketa laburrak proposatzen ditu etxean ere gorputzak mugitzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=nwRpAqBc1XY

Trebaketa fisikoa

Andu Mtz. de Rituerto irakasleak ere etxean ariketa fisikoa egiteko aholku eta ariketa batzuk proposatu ditu. Hemen dituzue loturak:

Aholkuak: - Egunero tarte bat hartu. 30 minutu (edo gutxiago ere) nahikoa izan daiteke.

- Mugikortasun artikularreko ariketekin has zaitezke. Besoak aurrera eta atzera, gerria albo batera eta bestera... - 10'ko ariketa aerobikoak.https://sites.google.com/site/ahalmenfisikoaketaosasuna/home/ikasleak/ahalmen-fisikoak-lantzen/erresistentzia-aerobikoa/zirkuitoan-edo-etxean-erresistentzia-aerobikoa-lantzerko-ariketak

Indar ariketak. Hasteko, besoetako ariketa bat, abdominaletako bat eta hanketako bat eta aukeratu dezakezu eta 4 serieko 10 errepikapen egin ditzakezu (4x10).

Besoetako flexioakhttps://sites.google.com/site/ahalmenfisikoaketaosasuna/home/ikasleak/ahalmen-fisikoak-lantzen/indarra/indar-erresistentzia/gorputzaren-goikaldea/pektoralak-1/pektoralak

Abdominalak

https://sites.google.com/site/ahalmenfisikoaketaosasuna/home/ikasleak/ahalmen-fisikoak-lantzen/indarra/indar-erresistentzia/enborra/a

Hanketako indarra

https://sites.google.com/site/ahalmenfisikoaketaosasuna/home/ikasleak/ahalmen-fisikoak-lantzen/indarra/indar-erresistentzia/hankak

Luzamenduak: https://t.co/CkrAfpWydz?amp=1


MUGI GORPUTZAK ETA GORA BIHOTZAK!


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.