Uda honetan ere, erabili Kit Besta euskaraz!
Oroitu Kit besta euskarazi esker, zure bestan euskararen erabilera sustatuko duzula!
2023ko Ekainaren 21a | | ± 01min 26s
2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona – Angelu – Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziez, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko.
2020an, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu zuen. Jadanik besta eta ekitaldi anitzetan ikusi ahal izan duzue: Lurrama, EHZ, Herri Urrats, ikastolen bestak, gaztetxeak, Glisseguna, Xaltaian fest...
Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua da:
- Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
- Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
- Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
- Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
- “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak:Jendeen arteko solasak errazteko.
Deskarga itzazu euskarriak hemen: https://mintzalasai.eus/eu/baliabideak/tresnak/kit_besta
***********************************************************************************
Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko.
- Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80
- Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
- Errobiko lurralde eremua - 05 59 93 50 77
- Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
- Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
- Baionako egoitza - 05 59 44 72 72