Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Konfinaturik ere #3 Erdi aroko giroan
Gaur kantu batekin dator Nora Arbelbide Lete, Biarritzeko mediateko langilea. Bereterretxen Khantoriarekin.
2020eko Apirilaren 7a | ± 01 min 12 s
Hirugarren bideo hau erdi aroko giroan Bereterretxen Khantoriarekin. Agaramontar eta Beamontarren arteko gerla irekian, Mauleko gaztelua bere menpe zuen Leringo kondeak Bereterretxe agramontesa nola hilarazi zuen kontatzen du kantuak. Hasteko, hemen kantuaren bertsio ezagunenetako bat, Mikel Laboak kantatua, Begoña Durrutyk ilustratua. Klik
Hitzak osorik jarriak dituzte Bilketan http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/testu-hautatuak/1420-bereterretxen-khantoria-xv-mendea Bestela hemen hitzen sinonimoekin, 24. orrialdean: Klik
Kantua kokatzeko historian, geografikoki eta lerroen artekoak ulertzeko, Itxaro Bordaren artikulu hau lagungarri izan daiteke: Klik
Koldo Izagirreren poema, Bordak bere artikuluan aipatzen duena: Klik
Hemen Berterretxen hilketa gogoratzen duen oroitarriaren argazkia, Etxebarre eta Ligi herrien arteko bide gurutzean, hor da ere oraino Ezpeldoia etxaldea: Klik
Eta azkenik Bereterretxeren heriotzak Zuzeuk editatu podcasta: Klik
Ahozko literaturaz gehiago jakin nahi duenarentzat, Xabier Paya Ruizek eman mintzaldiaren filma.
Euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaintzea du helburu mintzaldiak: definizioa, kronologia, generoak eta adibideak. Klik
Hemen idatzi duen liburua: Klik























