Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Euskal eszena independienteko 12 talde
Aintzinekoaren testigua hartzen dut, bera bezala klasiko handiak bazter batera utzi ditut eta berak aurkeztu talde bikain batzu ez ditut errepikatuko. Euskal musika eszena aberatsa da eta bertze hamaika talde aurkeztu nitzazkeen. Sailkapenik gabeko eszena independentearen errepaso bat prestatu dut.
2020eko Apirilaren 25a | ± 04 min 51 s
KASKEZUR: kantua "Sonik ll"
Bortziri/ Baztan aldeko rock laukotea. Power-pop, rocka eta Sonic Youthen maitaleentzat. Kantu aberatsak asmatzen dituzte melodia eta energia uztartuz.
Entzun: https://www.badok.eus/euskal-musika/kaskezur/azpisugeak
Joseba Irazoki eta lagunak: kantua "Lucio eta Durrutti"
Nafarroan gelditzen gira Joseba Irazoki beratar musikariarekin. Hameika proiektutan ibilia da. Azken honetan esperimentazio alde batera utzi eta hurbileko lagunak elkartu ditu rock psikedeliko diska handi baten sortzeko.
Kantu hau Lucio Urtubia eta Buenaventura Durrutti anarkisten omenezko kantua da.
Entzun: https://open.spotify.com/album/14ZRayiFyPdZB1mgMbod7b?highlight=spotify:track:2VI0aXOJFOlmRxfmgr65AZ
JP LOHIAN: kantua "kantu itsaskorra"
Dut eta Kuraia talde handietako musikari eta kantari bezala ezagutzen genuen Joseba Ponce. Sorpresaz hartu gintuen bere bakarkako lanarekin. Berea den eta konpara ezina den soinu bat lortu du. Bere rocka luzaz itsasia gelditzen da garunean. Anekdota gisa jakin behar da Lur eta Amets filmaren zuzendariak diskan diren musika tresna guziak berak ditula grabatu baita klipa marraztu.
Entzun: https://jplohian.bandcamp.com/track/kantu-itsaskorra
ORBEL: kantua "hegan"
Lapurtar laukoteak bere lehen lan luzea kaleratu du. Kamilaren ahotsak taldearen post-rock doinuak euskaraz gutti arakatzen diren eskualdetara eremaiten ditu. Iluntasunaren eta argitasunaren artean dabiltz.
Entzun: https://orbel.bandcamp.com/album/hegan
MONTAUK: kantua "Itzali da Berlin"
Montauk izenaren atzean Beñat Goitia musika arabarra aurkitzen dugu. Diska hau melankoliaz eta edertasunez beteriko pop parentesi bat da. Kantu honetan Izaki Gardenak taldeko Libe kantari bikainak kolaboratzen du.
Entzun: https://montauktaldea.bandcamp.com/track/itzali-da-berlin
MURSEGO. Kantua "Eusnob"
Maite Arroitajauregi cello jolea musikari bikain eta inspiratua da. Musikari klasiko baten formakuntza jaso badu muga guziak puxkatzen ditu. Laptop grabatzailea besapean bihotzak urratuko duen kantu batetik kunbia dantzagarri edo folk kantu xume batera jauzi egin dezake. Hameika instrumenturekin jostatzen da. Kantu honetan umore askorekin euskal eszena intelektualaz irri egiten du.
Entzun: https://mursego.bandcamp.com/track/eusnob
SKAKEITAN. Kantua "ezpainetan odola"
2019. urtean Skakeitan taldeak itxuraldaketa sakon bat egin du. Donostiako zortzikotearen ska doinuak ezagutzen genituen. Haien gogoak segitu eta indarrez eta energia positiboz beteriko elektro-rock diska kaleratu dute.
Entzun konfinamendu garaian artista anitzen parte hartzearekin egin duten bertsioa: https://www.youtube.com/watch?v=JWK3W_PaoGA
AMORANTE. Kantua "Oiloarena"
Iban Urizarren proiektua eta Mursegoren artean zubi ainitz ikus ditzazkegu. Biak talde ainitzetan kolaboratu dute eta bakarka hazten dira. Elgoibarko musikariak ere laptop grabagailua erabiltzen du kantuen eraikitzeko. Hemengo ala mediterranear musika tradizionalari haize berri bat emaiten dio.
Entzun: https://amorante.bandcamp.com/track/oiloarena
LISABÀ–. Kantua "Ez zaitut somatu iristen"
Lisabök leku berezia du euskal musika panoraman. Urte ainitz dira musika egiten dutela baina pausa luzeak egin dituzte guttien espero dugunean agertzeko. Talde kultoa da hemen baita Euskal Herriko mugetatik kanpo. Poesiaz beteriko uneak erraiak bihurtzen dituzten pasaia elektriko intentsoekin nahasten dituzte.
Entzun: https://www.youtube.com/watch?v=KRU9kfoZsRA
KALEKO URDANGAK. "nortasuna"
Azken urteetan Euskal Herrian agertu den punk talde handiena. Bergarako laukoteak jarrera, rock'n'rolla, eta militantzia nahasten ditu. Diska guzia dutxa azpian, autoan ala haien kontzertu batean oihukatzeko tumatxez josia da.
Entzun: https://kalekourdangak.bandcamp.com/album/nortasuna
BBAX. Kantua "Haitzetan"
Behi Bideko Andere Xuriak Elaudi izan taldearen kide batzuz osatutako laukotea da. Diska honetan Ekiza, Xendarineko ahizpak edo Paxkal Irigoyen musikariak euskal kantu ezagun batzuei bigarren bizi bat emaiteko nahiarekin gonbidatu dituzte. Ausarta bezain nahasketa bikaina.
Entzun: https://bbax.bandcamp.com/track/haitzetan
BILAU. Kantua "Itsasoan"
4 musikari Baxe Nabartarrek muntatu proiektu hutsala da. Zango bat folkean eta bertzea klasikoan musika arrunt askea eskaitzen dute. Intetsitate handiko zuzenkoak ikusteko parada ukan dutenak oraindik oroitzen dira.
























