Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Italian atzeman duten 1610. urteko liburu batean euskarazko hitzak agertzen dira
Mintzoa argitaletxeak eskuratu du Euskal Herria aipatzen duen "Mithridates de differentis linguis..." liburua.
2020eko Ekainaren 10a | ± 36 s
Garaiko 130 hizkuntza agertzen dira liburuan, horien artean euskara. Euskal Herriari buruzko azalpen bat ematen du lehenik: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bearnoak osatzen dute. Ondotik, Leizarragaren Testamentu Berriaren pasarte bat ematen du, eta euskarazko 100 hitz latinezko itzulpena ondoan dutela: aita, ahardi, ahoa, aker, alaba, amar, anaya, andrea, ardoa, ardia, arima, arraya...
Idazlea Suitzako Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalaria da eta 1610ean idatzi duen Zúrichen.
























