Hiztegi ttipiak (beti) eskuragarri
Eskuratu euskara-frantsesa hiztegi ttipiak zure elkarte, saltegi edo ostaturako.
2021eko Otsailaren 11a | | ± 47 s
Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Hirigune Elkargoak eta Biarritzeko, Baionako eta Hendaiako Herriko Etxeek, 30 hiztegi ttipiz osaturiko bilduma argitaratu zuten.
Hiztegi bakoitzak gai bat lantzen du (familia, aisialdia, zirkua, errugbia, etab.) eta helburuak euskararen erabilera garatzea eta hizkuntzaren kalitatea hobetzea dira.
Miarritzeko herriko etxeak hiztegi hauek bere hiriko (eta inguru hurbileko) eragileen esku ematen dizkie, bakoitzak bere gaiari dagozkion hiztegi ttipiak ukan ditzan bere publikoari banatzeko. Saltegi, elkarte, enpresa, kultur gune? zuk ere zureak eskuratu.
Hemen ikus ditzakezue PDF bertsioan:
https://mintzalasai.eus/baliabideak/tresnak/hiztegi_ttipiak
Eskaera bat egiteko,idatzi euskara@biarritz.fr helbidera.



























