mintzalasai

PortretakOLIVIER BARATCHART

Olivier, kapotea eskuan, euskara plaza erdian

Kontzertuak entzuteko edo zezenketak ikusteko, Baionako zezen plazak bisitari anitz errezibitu ditu altxa denetik. Olivier Baratchart plazako zuzendariak ate gorriak zabaldu dizkigu eta bisita pribilegiatua eskaini digu euskaraz.

'© LaukitikAt
irudia ikusi | '© LaukitikAt

2020eko Urriaren 30a | | ± 04 min 44 s

Noiz hartu zenuen euskara ikasteko erabakia?

Baionako Herriko etxean, euskara ikasteko formakuntza proposatu zidatenean, orain dela sei edo zazpi urte, horrela hasi nintzen, AEKn kurtsoak hartzen. Hasieran konplikatua zen niretzat eta emeki emeki, lortu du aurreratzen...Orain mintzatzea zaila zait oraindik baina ulermena aldiz asko hobetu dut. B1 maila lortu dut eta biziki harro naiz, orain dena ulertzen dudalako.

Nire aitatxi, aitaren aita, euskaraz ari zen, baina garai hartan haurrekin hitz egitea debekatua zen eta horrela galdu da hizkuntzaren transmisioa. Horregatik, niretzat inportantea da euskaraz aritzea.

Zer pentsatu dute ingurukoek?

Erreakzio ezberdinak eduki ditut, baina orokorrean jendeak ongi erreakzionatu du.

Zenbat urte iraun du euskalduntze prozesuak?

Lauzpabost urtez ibili naiz, eta orain mintza praktika egiten dut beti Baionako herriko etxeko mintza praktika taldearekin.

Zer ekarri dizu euskara ikasteak?

Niretzat biziki inportantea izan da, nire sustraiak dira eta biziki inportantea da euskara erabiltzea.

Nire aita Baionarra da eta ama landetakoa, Akizekoa. Nire aitatxik biziki maite zuen bere hizkuntzaeta niretzat erro horiekin berriz bat egitea garrantzitsua da. Geroarentzat ere inportantea da euskara ikastea.

Gaur egun euskaraz ari zira anitz, guti?

Gutxi gora behera, % 10 errango nuke, guti da eta gehiago hitz egin nahi nuke, nire maila hobetzeko. Ez da erraz, baina emeki-emeki banoa.

Ligatzeko balio du euskarak?

Bai pixka bat agian baina nire adinarekin ez da inportantea (irriak). Bederen, balio du jende berria ezagutzeko eta lagun taldearekin aritzeko ere goxo da.

Eta haserretzeko?

Bai pixka bat.

Baionan euskaldun izatea erraza da?

Baionako karriketan, ez da erraz euskaraz aritzea eta Herriko etxean ere konplikatua da; hor talde txiki bat osatu dugu mintza praktika egiteko eta ordu batez biltzen gara astero. Gaur egun, badugu telebista, irratia, AEK n mintza praktika egiteko aukera. Gero, hala ere badira leku ezberdinak aritzeko, hedatzen ari da emeki emeki. Baina karriketan egia da jende gutxi ari dela euskaraz.

Eta euskaraz zezen plazan?

Zezen plazan ezberdina da. Uste dut Baiones asko eta iparraldeko jende anitz ere harro direla leku honetaz. Gero egia da problema bat badela zezenketei buruz. Nik ez dut ongi ulertzen, izan ere hemengo kulturan, aspalditik sartuak dira zezenketak, baina uste dut arazoa urrunago doala, arlo politikoan dagoela alegia. Ez da erraz gaur egun euskaltzale batentzat zezen kultura defendatzea, batzuek automatikoki lotzen dituzte zezenketak Espainiarekin eta hori ez da egia, aitzinetik bazen zezenketen tradizio bat. Ez da ahantzi behar adibidez, garai bateko Jon Idigoras euskal politikari famatua nobillero izan zela; garai hartan ez zen hainbeste kritikatzen zezenketa. Orain aldiz, biziki kritikatua da berriz, gizarte mailako arazo bilakatu da ere.

Zure esperientziari begiratuta, zer proposatuko zenuke, euskararen alde?

Mintza Lasai bezalako ideiak onak direla uste dut, gero animazioetan kontzertuetan, egon behar da euskara. Hizkuntza politika bat garatzea inportantea da bestalde, horretan ere gauzak mugitzen ari dira orain pixka bat.

Zer errango zenioke hurbileko bati euskara ikas dezan?

Euskara biziki inportantea dela Euskal Herrian eta agian inportanteena, jendea ulertzeko.

Zer errango zenioke Euskaraz ezer ezagutzen ez duen atzerritar bati?

Elkarrizketa batean lehen hitza euskaraz egitea inportantea dela errango nuke. Emeki emeki beharra sortzen da eta dinamika bat sortzen da ere.

Euskararekin loturiko anekdota bat bazenuke bukatzeko?

Anekdota anitz badira, baina kontatuko dizudana eguneroko bizian gertatzen zaidan gauza bat da. Euskara ikasi dudanetik,Jean-René Etchegaray Baionako auzapezarekin trukatzen ditugun SMS mezuak, beti euskaraz idazten ditugu. Bai egia da, euskaraz hitz egiten ez da ausartzen, baina mezu labur horietan beti euskaraz ari gara. Eta ez da anekdota, errealitatea baizik!


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.