Udaltop 2021 hitzaldien bideoak ikusgai
Joan den maiatzaren 5 eta 6an iragan zen Udaltop, euskara zerbitzuen topaketa. Herriko Etxeei begira antolaturiko hitzaldi sortak galdera honi erantzutea du xede: Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko?
2021eko Maiatzaren 18a | | ± 40 s
Udaltop urtero Lasarte-Orian iragaten den topaketa da, bertan herriko etxeetako euskara zerbitzuetako kideak elkartzen dira. Aurten, osasun egoera dela eta, formatu berezian iraganen zen topaketa hau: online.
Orain, hitz hartzeen bideoak ikusgai dira: Multimedia - Udaltop webgunean.
Hitzaldien artean, gai hauek atzeman daitezke: "Eremu sozioekonomikoan eragiteko udal mailako plan prototipiko bat", "Udalak berak, agente sozioekonomiko moduan, eragiteko dituen tresna juridikoak", "Langunea, hizkuntzaz mudatzeko abagunea: "mudes lingústiques""?
Bukatzeko, Antton Telleriak bakarrizketa bat eskaini zuen, eta hori ere ikusgai da.

























