ñ baita À£-ẽ-Ä©-õ-Å©: mespretxu eta ergelkeriari intsumisioa!
Euskal konfederazioaren mezua.
2021eko Ekainaren 17a | | ± 55 s
Kontseilu konstituzionaleko ergel horiek gure hizkuntzaren erakaskuntzaren garapenari kolpe gogorra eman diote. Manifa indartsua egin dugu Baionan maiatzaren 29an bainan horretan ezin geldi. Buru egiteko pista desberdinak aztertzen diren bitartean, haserrea bizirik eta presioa atxikitzeko, intsumisio ekintza sinple bat egin dezagun: tildea erabiltzea ere antokonstituzionaltzat jotzen dutenez, hemendik goiti, egunero izenpetzen ditugun hamaika mezu numerikoetan tilde bat gehi dezagun gure izenaren "n" letraren edo/eta bokal batzuen gainean! Sare sozialak ere balia ditzagun gisa bereko mezuak zabaltzeko (adibidez "Ximun: onartua / Ximuñ: antikonstituzionala#astakeria#mespretxua#loimolac@Conseil_constit")!
Astakeria eta mespretxuari ezetz errateko eta Aña, Eñaut, Beñat, Iñaki eta beste Fañchekin elkartasunez!
EÅ©skal Konfederaziõa


























