“Lurralde hizkuntzen legea" onartu da Frantziako Asanblean
Paul Molac Bretainiako diputatuak proposaturiko"€œEskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea" bozkatu zuten apirilaren 8an Frantziako Asanblea Nazionalean.
2021eko Apirilaren 9a | | ± 01 min 31 s
Paul Molac diputatu bretoiak 2019ko abenduan eman zuen argitara lege hau eta aldaketak proposatuak izan ziren arren, azkenean bere horretan bozkatu zuten apirilaren 8an. Zehazki, legearen aldeko 247 boz izan ziren, eta kontrako 76.
Euskal Konfederazioaren arabera,"€œHistorikoa da gertatu dena: lehen aldia da 1951ean Deixonne legea bozkatu zenetik lurralde hizkuntzei buruzko lege bat onartzen dutelaâ€.
Lege honek, besteak beste, aldaketak ekar ditzake euskarazko erakaskuntzaren arloan:
- murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko da
- hizkuntza gutxituen erakaskuntzaren eskaintza orokortzea ekarriko du
- hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen diruztatzea ere indartuko du: eskola elebakarrak dituzten herrietako haurrak ondoko herri bateko ikastetxera joan behar badira sail elebidunean ikasteko, ikastetxe horiek diruztatu beharko dituzte herriko etxeek.
Erakaskuntzaz gain, bestelako neurriak ere biltzen ditu lege honek: seinaletika publiko elebidunaren arautzea eta estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak idazteko aukera, besteak beste.
Euskal Konfederazioak adierazi duenez,"€œLege horri esker aitzinamendu garrantzitsuak egiten ahalko baditugu ere, irakaskuntza arloan hainbat borroka eramaten segitu beharko dugu hemendik goiti ere. Euskal Konfederazioak mobilizaturik segituko du, bai hexagono mailan Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboko kideekin, bai ipar Euskal Herri mailan eskuz esku borrokatuz irakaskuntzako eragileekinâ€.




















