Bi batzorde Biarritzeko Herriko Etxean euskararen alde
Badu orain hiru hamarkada Miarritzeko Hiria engaiatua dela euskararen biziberritzearen alde. Azken urteetan hizkuntza politika publiko bat martxan ezarri du, terrenoko eragileekin lankidetzan eta beste instituzioekin batera. Bide horretan segitzeko, Euskararen Gidaritza Batzordea eta Euskararen Herri Batzordea berrabiatuko dira aurten.
2021eko Uztailaren 23a | | ± 01 min 25 s
Euskararen Gidaritza Batzordea
Erabakitzeko eta ebaluatzeko instantzia honetan Hiriko hautetsiek eta instituzio partaideek parte hartzen dute, helburua Herriko Etxearen erronka linguistikoak definitzea delarik. Parada eman dezake ere, hizkuntzaren aldeko lana transbertsalagoa izateko, hautetsiak delegazio estrategikoekin elkartuz. Uztailaren 13an iragan lehen bilkuraren helburuak gidaritza batzordea abiaraztea, testuingurua eta erronkak finkatzea eta hizkuntza politikaren koadroa definitzea izan dira.
Euskararen Herri Batzordea
Elkarte munduak ere ezinbesteko papera jokatzen du euskararen biziberritzean, belaunaldi berriei euskara transmitituz, helduei irakatsiz, hiztunei hizkuntza praktikatzeko aukera eskainiz, edota haren hedapenean parte hartuz kultur ekintzen bitartez.
Euskararen herri batzordearen bidez, xedea da elkarte munduaren eta Herriko Etxearen arteko elkarlana azkartzea euskararen arloan: sartzearen bidez dinamika sortzea, euskararen politika publikoaren lanketan hiritarrak eta elkarteak ere integratzea, kolektibitateko hautetsi eta agenteekin elkarrizketa sustatzea. Instantzia honetan abiatu zen adibidez, duela 10 urte Mintzalasai proiektu arrakastatsua. Lehen bilkura uztailaren 13an iragan zen eta abiatze bilkura bat izan zen: elkar ezagutza, baina baita elkarteen beharrak entzuteko momentua ere. Ideia da, elkarrekin lan eginez behar horiek ekintza edo partaidetza bilakaaraztea.
Bi batzordeak 2021. urte bukaera aitzin berriz biltzekoak dira.
























