mintzalasai

Euskaraz bizi

Angelun, kultura gaskoiak bere festibala du

Angeluko Herriko Etxeak, Aci Gasconha elkartearen laguntzarekin, Maiada antolatu du, kultura gaskoiaren astea, maiatzaren 10etik 15era.

2022ko Maiatzaren 10a | | ± 01 min 43 s

Maiadaren xedea kultura gaskoiaren bizitasuna erakustea da. Festibalean kontzertuak, hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak eta bestak izanen dira.


Egitaraua:

PROIEKZIOA - AficionaDoc: Okzitanierazko kantagintza

  • Maiatzaren 10a, asteartea, 12:30 - Quintaou liburutegia
  • Publiko guzientzat - Erreserbatu behar da

Dokumental honek okzitanierazko kantagintza kondatzen du hiru belaunaldiren eta hiru garairen bidez: aldarrikapenetik mestizajera eta nortasunaren bilaketara.


MUSIKA - Cantère d'anniversaire

  • Maiatzaren 11a, asteazkena, 18:30-20:00
  • Tivoli zentroa

Los Pingorlats-ek 17 urte betetzen dituela ospatzeko animazio musikala.


PROIEKZIOA - Miquèu Barís, suus camins deu conde

  • Patrick Lavauren filma
  • Maiatzaren 12a, osteguna, 17:00
  • Herriko Etxeko besta gelan

Michel Baris 1947an sortu zen Belis herrian. Ttipidanik hitz egin du okzitanieraz eta hizkuntza horrek ardaztu ditu bere ekintza eta hausnarketak.


KONTZERTUA - Courtial X Kogane

  • Maiatzaren 13a, ostirala, 20:30
  • Ecuries de Baroja - Zingaro gela
  • Erreserbatu behar da


HITZALDI ANTZEZTUA - Akitaniako Alienorren potreta

  • Katy Bernard eta Monique Burgen eskutik
  • Maiatzaren 14a, 15:30
  • Ecuries de Baroja - Zingaro gela
  • Erreserbatu behar da


KONTZERTUA - Juliette Minvielle

  • Maiatzaren 14a, larunbata, 20:00
  • Beatrix Enea
  • Erreserbatu behar da


GASKOIEN EGUNA

Maiatzaren 15a, igandea

11h"–¸ Meza gaskoieraz,"€œVotz d'Ací" abesbatzarekin.

San Leon elizan.

12h"–¸ Mezatik ateratzean, animazioak Los CrabÀ²ts de Semisens konpainiarekin.

Pinuaren inaugurazioa, diskurtsoak eta dantzari makoladunak.

Herriko Etxeko plazan.

13h"–¸ Zintzur bustitzea (Herriko Etxeak eskainia)

Herriko besta gelan.

14h â–¸ Bazkaria Tivolin.

Prezioa: 30"‚¬/pertsonaka

Info+ eta izen emateak 05 59 03 34 78 | https://www.anglet.fr/sorties/agendas/detail-dun-agenda/actualites/la-maiada-semaine-gasconne/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.