Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Ipar EHko Garapen Kontseiluan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak zuzendaritza idazkari elebidun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Irailaren 19a | ± 01 min 49 s
Eginbeharrak:
- Harrera/Idazkaritza (harrera fisiko eta telefonozkoa euskaraz eta frantsesez, gutunen, e-mezuen eta barne informazioaren kudeaketa), idazkaritza zuzendariarekin eta lehendakariarekin harremanetan (agenda, e-mezu eta gutun ofizialak, partzuerrekiko harremanak...).
- Elkarte bizitzaren kudeaketa: bazkideekiko harremanak (telefonoz/e-postaz, borondatezko lanaren eta bazkide sarien jarraipena...), barne informazioa (instantzien e-mezuak, agenda, elkartearen instantzia bilkurak lantaldearekin antolatzea (Bulego bilkura, Zuzendaritza Batzordea, Biltzar Nagusia...), Instantzien bilkura agiriak egitea.
- Erakundeekiko komunikazioa eta euskarazkoa: harremanen fitxategiaren kudeaketa, berripapera, euskarazko itzulpenak (e-mezuak instantziei, berripapera, artikulu laburrak webgunerako eta komunikabideentzat).
- Barne logistika eta administrazio idazkaritza: lantaldearen lan tresnen jarraipena (informatika, hornigaiak, erosketak...), aitzinkontabilitatea (fakturen/hitzarmenen sailkapena, jarraipena kudeaketa partzuerrekin batera...).
Eskaturiko gaitasunak:
- Esperientzia eta formakuntza idazkaritzan eta komunikazioan.
- Lantaldean eta jardun sektore orotako lurraldeko eragile anitzekin aritzeko giza gaitasunak.
- Lanposturako behar diren tresna teknikoak oso ongi menderatzea (office Word, Excel, ppt...), tresna digitalak ongi erabiltzea (bideomintzaldia, sare sozialak...), Kontuan hartuko da IEHGKren berezko tresnen gaineko formakuntza (berripaperaren programa, webgunea...).
- Euskaraz jakitea: elebitasuna / C1 maila.
- Espainolez jakitea abantaila gehigarria litzateke.
Baldintzak:
- 35h, astelehenetik ostiralera, % 100 elkarteak Baionan duen egoitzan bertan arituz.
- Lanpostua zuzendariaren ardurapean da.
- Noiz edo noiz, lanaldiaren bukaeran/arrats hastapenean ere izan beharra elkartearen instantzien bilkuretarako eta tenore garrantzitsuetan (urtean 5 eta 10 arrats artean).
- Urtebeteko kontratu mugatua, mugagabe bilaka litekeena
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza (motibazio gutun eta CV elebidunekin) / Lanpostua 2022ko urriaren 17tik goiti behar da bete. Helbidea: cdpb@societecivile-paysbasque.com
























