Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Kultur Erakundean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Kultur Erakundeak dokumentu tratamenduaren kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 14a | ± 01 min 22 s
Eginbeharrak
- Departamenduko artxibategiarendako obralaritza:
Eleketa bilketaren balorazioa: bildutako lekukotasunen tratamendua
- Ikus-entzunezko hornitzailearekilako koordinazioa artxiboen tratamenduarentzat
- Bilaketa tresna (datu baseak) batzuen sortzea artxiboen kudeaketarako Arkhéïa programan eta datuen integrazioa
- Arkhéïa programan sortu ikerketa tresnak departamenduko artxibategira igortzea berrirakurketarako eta egiazkotzeko. Dokumentatu bideoen transferentzia
Euskal Herriko lehengo artxibo soinudunen eta ikus-entzunezko artxiboen balorazioa
- Fondoaren tratamendu intelektuala (artxibo bakoitzaren entzutea eta begiratzea, edukiaren deskribapen zehatza dokumentu bilaketarekin eta sailkatzea ikerketa tresnan frantsesezko itzulpena egin ondoan)
- Egitasmo batzuentzat, beste egiteko berezi batzuk:
- Fondoa beste dokumentu iturri batzuekin lotzea
- Fondoen jabeekilako, familiekilako edo lekukoei lotu beste pertsona batzuekilako harremanak segitzea
- Balorazioa Mintzoak.eus plataforman?
Eskaturiko gaitasunak
- Ezinbestekoa da euskara menperatzea
- Oinarrizko bulegotika tresnen ezagutzea
- B gidabaimena
- Harremanetarako erraztasuna
- Erredakzio gaitasuna euskaraz eta frantsesez
- Zorroztasuna, zehaztasuna, autonomia eta ekimena
Baldintzak
- Ordutegia: Denbora erdiko lanaldia: astean 17.5 oren
- Kontratua: Lan kontratu mugatua mugagabea bilaka daitekeena
- Lan tokia: Lota jauregia"€“ Uztaritze Bulegotik mugitzea elkartearen beharren arabera
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibazio gutuna bi hizkuntzetan igorri behar dira, mailez, urriaren 25eko berantenik: elix@eke.eus
























