Fokus: Before lasai
Kontzertuak ingurune zoragarri batean?

2019ko Irailaren 27a | ± 57 s
Aurten, berrikuntza batekin heldu da Mintzalasai: larunbateko kontzertuak Marion aintziran.
17:00etatik aitzina, egun bukaerako hitzordu goxoa, ingurune ezin atseginago batean. Kontzertu intimistak, etzaulkiak, tokiko edariak eta jateko gozoa. Lagunartean pasatzeko unea (urririk).
17:30 UNAMA (Folk - Ziburu)
Familia bereko lau kidek osatutako taldea. Azken 20 urte hauetan, melodia xarmagarri eta xoratutako ahots ederrak barnebiltzen dituen musika proposatzen dute. Iduzki xuria (2019) beren azken diska aurkeztera etortzen zaizkigu Miarritzera.
19:00 MONTAUK (Rock intimista"€“ Gasteiz)
Gitarra, baxua, sintetizadore, bateria, bibrafono eta ahots baten inguruan eraikitako laukote arabarra. Rock intimista eta pop esperimentalaren arteko etengabeko bidaia proposatzen digute, hitzari garrantzia ederra eskainiz. Giroan murgiltzeak merezi du!
::: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2361-before_lasai-lasai:::
ATABAL - FESTILASAI"€“ MIZANBU GAZTETXEA"€“ MINTZALASAI

.233122.jpg)

















