mintzalasai

Elkartea

“Lurralde hizkuntzen legea" onartu da Frantziako Asanblean

Paul Molac Bretainiako diputatuak proposaturiko"€œEskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea" bozkatu zuten apirilaren 8an Frantziako Asanblea Nazionalean.

2021eko Apirilaren 9a | | ± 01 min 31 s

Paul Molac diputatu bretoiak 2019ko abenduan eman zuen argitara lege hau eta aldaketak proposatuak izan ziren arren, azkenean bere horretan bozkatu zuten apirilaren 8an. Zehazki, legearen aldeko 247 boz izan ziren, eta kontrako 76.

Euskal Konfederazioaren arabera,"€œHistorikoa da gertatu dena: lehen aldia da 1951ean Deixonne legea bozkatu zenetik lurralde hizkuntzei buruzko lege bat onartzen dutela”.

Lege honek, besteak beste, aldaketak ekar ditzake euskarazko erakaskuntzaren arloan:

  • murgiltze eredua Frantziako Hezkuntza Kodean sartuko da
  • hizkuntza gutxituen erakaskuntzaren eskaintza orokortzea ekarriko du
  • hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen diruztatzea ere indartuko du: eskola elebakarrak dituzten herrietako haurrak ondoko herri bateko ikastetxera joan behar badira sail elebidunean ikasteko, ikastetxe horiek diruztatu beharko dituzte herriko etxeek.

Erakaskuntzaz gain, bestelako neurriak ere biltzen ditu lege honek: seinaletika publiko elebidunaren arautzea eta estatu zibileko dokumentuetan ñ-a bezalako zeinu diakritikoak idazteko aukera, besteak beste.

Euskal Konfederazioak adierazi duenez,"€œLege horri esker aitzinamendu garrantzitsuak egiten ahalko baditugu ere, irakaskuntza arloan hainbat borroka eramaten segitu beharko dugu hemendik goiti ere. Euskal Konfederazioak mobilizaturik segituko du, bai hexagono mailan Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboko kideekin, bai ipar Euskal Herri mailan eskuz esku borrokatuz irakaskuntzako eragileekin”.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.