mintzalasai

Elkartea

Itzuli, itzultzaile neuronala

Itzuli, itzultzaile automatikoa eskuragarri da Euskararen Erakunde Publikoaren webgunean; itzulpenak bere baitatik egiten ditu euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara. Tresna hori Eusko Jaurlaritzak garatu du Vicomtech ikerketa aplikatua egiten duen zentroarekin; Euskararen erakunde publikoak proiektuan parte hartu du, Ipar Euskal Herriko testu elebidunak bilduz, tresna elikatzeko.

Un outil simple et adapté aux différents usages
irudia ikusi | Un outil simple et adapté aux différents usages

2021eko Urriaren 11a | ERABILERA ASKOTAKO TRESNA | ± 01 min 25 s

Itzultzaile neuronalak adimen artifiziala erabiltzen duten belaunaldi berriko itzultzaile automatikoak dira. Teknologia horrek giza garunaren funtzionamendua imitatzen du, hainbat hizkuntzatako datuak aztertuz eta konparatuz, eta kalitate handiko itzulpen automatikoko tresnak egiteko itzulpen-ereduak sortzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu ordetzak Euskararen Erakunde Publikoari proposatu dio euskararen eta frantsesaren arteko itzultzailea hobetzea, horrentzat beharrezkoak diren itzulpen testuak bilduz.

Euskararen Erakunde Publikoak 6000 testu elebiduneko corpus bat sortu du Ipar Euskal Herriko partaideen ekarpenak bilduz. Haien artean Euskal Herri Elkargoa, Departamendu Kontseilua, Euroeskualdea, Euskal Herriko Laborantxa Ganbara, Hendaia, Miarritzeko eta Baionako udalak, Euskal Kultur Erakundea, Baionako Mediateka, CPIE Itsasbazterra, Atabal, Iker, Erramun Bachoc artxiboa, Garapen Kontseilua, Departamenduko Artxibategia, Alki, Mintzalasai elkartea, Bizi, Eurohiria, Novaldi eta Lurzaindia.

Itzuli tresna

Hiztegiek ez bezala, Itzulik 4000 karaktere arteko testu osoak zuzenean itzultzen ditu. Erabili daiteke Interneten baita deskargatu mugikor aplikazio bezala edo interneteko tresna barran. Itzuli+ deitzen den azken tresna horrek funtzionalitate berriak ditu: boz sintesia, euskararen eta inglesa, gaztelaniarra edo alemaniarraren arteko hiztegia, euskal wikipediaren aurkibide bat.

Itzultzailearen esteka: https://www.mintzaira.fr/fr/ressources/traducteur-francais-basque-itzuli.html


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.