mintzalasai

Euskaraz bizi

"Ez naiz irakaslea!" Nola lagundu haurrak etxeko lanekin?

7 aholku zuen haurren ikasketa laguntzeko. Eskolako proiektua izateaz gain, euskararen dimentsio afektiboa ere lantzekoa da. Formala (etxeko lan eskolarrak) eta Informala (aisialdia, kultura, josteta). Hori da hizkuntza bati osotasuna ematea?

2021eko Urtarrilaren 5a | | ± 01 min 38 s

1. Errutina finkatu

Garrantzitsua da ordutegi bat errespetatzea eta haurrak jakitea noiz den ikasteko momentua, noiz jolastekoa. Baliagarria izanen da egunero errutina berak errepikatzea (adb.: marrazki bizidunen begiratzea, aktibitate fisikoa egitea?).

2. Espazioa antolatu

Ikasteko espazio bat antolatzeak eta lanak egunero toki berean egiteak kontzentrazioa lagunduko du.

3. Konfiantza izan

Haurrarengan konfiantza izan behar dugu, gehienetan gai izanen baita autonomian lan egiteko. Burasook ez dugu beti gainean izan behar.

4. Laguntza eskatu

Haurrari laguntzen ahal diogu ulertzeko zailtasunak baldin baditu. Bestalde, irakasleari edo beste gurasoei ere galdetzen ahal diegu.

5. Laguntza eskaini

Guraso euskaldun gisa, euskaraz ez dakiten gurasoei lagun diezaiekegu itzulpenak eginez, haien hizkuntzan argibideak emanez, guraso foroetan parte hartuz...

6. Aisialdian ere ikasten da

Hizkuntzaren kasuan, adibidez, biziki garrantzitsua da eskolako lanez gain, aisian ere baliatzea. Eskolako lanekin, hizkuntzaren aspektu formala landuko dute (garrantzitsua dena kognitiboki eta intelektualki garatzeko; eskolarrak ez diren aktibitateak euskaraz eginez, hizkuntzaren aspektu informala, goxoena eta jostagarriena landuko dute (funtsezkoa kulturalki eta sozialki loratzeko).

7. Buraso gisa anitz dugu ekartzeko

Uste baino gehiago transmititzen ahal diegu haurrei: euskalduna izanik, hizkuntzaren aberastean lagun ditzakegu. Ikusiko dugu momentu pribilegiatuak baditugula partekatzeko gure haurrekin... momentu pribilegiatu eta bereziak, haurrek ez baitituzte ez eskolan, ez irakasleekin bizitzen ahal.

Bonus: EraNafarroak antolaturiko hitzaldi sorta hemen: https://eranafarroa.eus/era-eskola-jarraitu-zuzenean-gure-seme-alabei-euskararekin-eta-hizkuntzekin-laguntzearen-erronka/


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.