mintzalasai

Elkartea

Osteguna, plazera har!

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 23a, osteguna.

2021eko Irailaren 16a | | ± 01 min 47 s

Osteguna, plazeraren eguna: ibilaldiak eta tailer gastronomikoak.

12:00-14:00 BAIONA Biltxoko

BASK'ARI

#mintzapraktika | Zure bazkaria ekar ezazu eta zatoz euskara praktikatzera, euskarari dedikatua den gune berri zoragarri honen deskubritzera. Eguerdiko pausa molde atseginean egiteko aukera.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3040-bazk_aria


15:00-16:30ANGELU Maharin parkea

KRAKADAKALAKALDIA

#mintzapraktika | Gune berde batetik bestera euskaraz, Maharinen pausa eta krakada partekatua.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3041-kalakaldia


18:00-20:00 BAIONA Euskal museoa

30 URTE MIHIGINTZAN

#mintzaldia | 80 eta 90eko hamarkadetan sortu ziren euskara elkarteak. Txerra Rodriguez ikerlari eta ekintzaileak euskara elkarteek euskararen biziberritzean izandako eragina aztertu du, lortu dituzten emaitza politiko zein kulturalak, substantiboak eta ukiezinak. Aitzina begirako proposamen praktikoak ere ekarri nahi ditu.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3042-30_urte_mihigintzan


18:30-20:00 BAIONA Cazenave txokolategia

ARNOA ETA TXOKOLATEA

#dastaketa | Arnoa eta txokolatea, bi mundu hain hurbil eta hain ezberdin? Erraten dute bien arteko nahasketa harrigarria eta bikaina dela. Ikas itzazu arnoa eta txokolatea elkarrekin dastatzeko arauak.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3043-arnoa_eta_txokolatea


18:30-21:00 BIARRITZ Open gare

SUKALDARITZA TAILERRAK

#gastronomia | Mihia, hizkuntza ta plazerra lotuko dituzten 3 tailer proposatuko dira:

- Koktel landuak egiten ikasteko,

- Barazki ta fruituak mozten eta aurkezten ikasteko,

- Pintxo goxoak eta sanoak sukaldatzen ikasteko.

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.

Izen emateak: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3050-sukaldaritza_tailerrak


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.