mintzalasai

Elkartea

Festibala prestatzen ari gira...

Mintzalasai festibalaren 11. edizioa 2022ko irailaren 19tik 25erat iraganen da, astelehenetik igandera. Udako etenaldia aitzin, antolatzaileak prestaketa lanean ari dira.

Antolatzaileak azken bilkurati landa
irudia ikusi | Antolatzaileak azken bilkurati landa

2022ko Agorrilaren 29a | ± 01 min 10 s

Sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai aurten ere, ohizko hitz orduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin.

Hiria euskalduntzeko erronkari eutsiz...

Irakurgarritasuna hobetzeko, egitaraua ardatz batzuen inguruan antolatua da. Astelehenean kirol jarduerak izanen dira, asteartean hausnarketarako momentuak, asteazkena haurren eguna izanen da, osteguna plazerarena, ostirala kulturarena eta asteburua bestarena!

Ipar EH mailako egitasmo gehiago

EEPren laguntzari esker, festibalaz gain, elkarteak 3 egitasmo berri garatuko ditu:

  • Euskararekin eguneroko harreman bat sortzeko egutegi permanentea.
  • Besta munduan euskara garatzeko kit arina.
  • Webgune eta sare sozialentzako eduki berrituak.

Sartzean hedatuko dira horri buruzko informazio zehatzak.

Elkartea erreberrituko da

Iraila hasieran, Mintzalasai elkarteak bere urteko biltzar nagusia egingo du. Egitaraua aurkezteaz gain, bulegoa indartzeko aukera izanen da. Lurralde guzietako euskaltzaleei idekia den tresna da Mintzalasai. Euskararen aldeko egitasmo konkretu eta positibo batean inplikatu nahi baduzu, gurekin harremanetan sartu. Ongi etorri!

Bitartean, goza udako giroaz? eta euskaraz!


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.