mintzalasai

Elkartea

Hari@ berripapera, gure sareak indartzeko

Mintzalasai elkarteak Hari@ sortu du, euskarari buruzko berriak hedatuko dituen berripapera. Izena ematen baduzu, hilabetean behin zure posta elektronikoko sarrera ontzian errezibituko duzu.

2020eko Abenduaren 7a | | ± 37 s

Zer atzemanen dugu Hari@n?

Euskarari buruzko aktualitatea, momentuko gertakariak, tresna eta baliabideak eta euskaltzaleen potretak.

Zenbatero errezibituko dugu?

Hilabeteko lehen astelehenean jasoko duzue. Abenduaren 7an ukan duzue lehena.

Nola harpidetu gaitezke?

Izena ematea biziki sinplea da. Galdetegi hau bete behar duzu: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/haria

Gure egiturari buruzko berriak proposa ditzakegu?

Edonork proposa dezake Hari@n gehitzeko berri bat, eduki bat edo lotura bat. Horretarako, aski da haria@mintzalasai.eus helbidera idaztea.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.