mintzalasai

Euskaraz bizi

Hari@ Telegram kanala

Jende anitzek Whatsappetik Telegramera jauzi egin duen momentu honetan, gure Hari@ kanalera nola harpidetu azalduko dizuegu.

2021eko Urriaren 10a | | ± 01 min 11 s

Egun mezuak igortzeko erabiltzen den aplikaziorik ezagunena Whatsapp da, baina geroz eta gehiago erabiltzen dira mezutegi alternatiboak, horien artean Telegram.

Telegram euskaraz

Telegram aplikazioaren kodea publikoa eta askea da; horrek erran nahi du komunitateak aldatzeko eta hobetzeko aukera duela. Horregatik, Telegram euskaraz izan dezakegu.

Lehenik, aplikazioa deskargatu behar da: https://telegram.org/

Eta ondotik euskaraz konfiguratu: https://telegram.me/setlanguage/eu-beta

Telegram kanalak

Aplikazio honek aukera ematen du kanalak sortzeko. Kanalak informazioa partekatzeko tresnak dira eta ez dute eztabaidarako aukerarik ematen. Informazioa modu zuzen eta lasterrean jasotzeko egokiak dira.

Mintzalasai elkarteak kanal berezi bat du, Hari@ kanala. Kanal horretan euskarari loturiko berriak eta euskarazko baliabideak atzemanen dituzue. Harpidetzeko klik egin hemen: https://t.me/euskaragenda

Euskaraz, beste kanal anitz existitzen dira:

Kanaldude: https://telegram.me/kanaldude

Berria egunkaria: https://telegram.me/berriaegunkaria

Naiz hedabidea: https://telegram.me/naiz_info

AEK: https://telegram.me/AEKeus

Argia: https://telegram.me/argiaeus


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.