mintzalasai

Elkartea

Euskaraz lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza anitz ikusgai dira gure webgunean. Euskaraz lan egiteko hamaika aukera!

2023ko Urtarrilaren 2a | | ± 29 s

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak lan munduan. Mintzalasai webguneko "Lan eskaintzak" atalean, euskara konpetentzia baloratzen duten eskaintzak atzemanen dituzue: irakaskuntzan, enpresetan, elkartegintzan, kazetaritzan? Eskaera handia da.

Langile euskaldun bat xerkatzen baduzue eta zuen iragarkia hemen argitaratu nahi baduzue, igor mezu bat mintzalasai@gmail.com helbidera.

Lana bilatzen baduzu eta euskalduna bazira, kontsultatu gure lan eskaintzak hemen.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.