Asteartea, gogoetarako tarteak
Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 21a, asteartea.
2021eko Irailaren 14a | | ± 02 min 12 s
Asteartean, gogoetarako hitzordu zenbait izanen dituzue euskaraz Baionan, Angelun eta Biarritzen:
09:00-14:00BAIONA
Euskararen aldeko diskurtsoak
#gogoetakolektiboa | Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan, euskararen inguruan nolabaiteko kontsentsu sozio-politiko bat eraiki da azken bi hamarkadetan. Instituzio publikoetatik eta terrenoko eragileen partetik eramandako lanak, errealitate eta behar berriak azaleratu ditu. Besteak beste, hiztun komunitatea trinkotzeko mekanismoak, erdaldunak euskarara erakartzeko bideak, haur euskaldunak dituzten gurasoen aktibazioa, gazteak euskarari lotzeko bizipenak? Ipar EHko errealitateari egokitutako diskurtso berritu bat definitzeak bide horretan lagun dezake.
18:00-19:30 BIARRITZ Elkarteen etxea
ELEANIZTASUNA ETXEAN
#mintzaldia | Eleaniztasuna errealitate bat da BAMeko familia askorentzat, dela haurrek eskolan euskara ikasten dutelako, dela guraso batek beste hizkuntza bat ere hitz egiten duelako. Nola kudeatu dugu hizkuntza horien elkarbizitza etxean? Eta kanpoan? Nola baloratu ditugu hizkuntza eta kultura aniztasuna? Zein da gurasoen zeregina euskararen ikasprozesuan? Galdera zehatzetatik abiatuta, ekaren teoriko eta praktikoak eginen dira mintzaldi horren bidez.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/3036-eleaniztasuna_etxean
20:30-22:00 BIARRITZ Le Royal zinegela
ZINE GAUA
#proiekzioa | Doku-film gaualdia:
ANTI (Josu Martinez, 18mn, 2019): 1921eko negua. Frantziaren alde lau urtez fronteetan borrokatu ondotik, soldadu joandako herritarrak Baxenafarroako Bizkarsoro herrixkara itzuli dira. Eskolan euskaraz mintzo diren haurrak, ANTI izeneko ziri mutur batekin seinalatuak dira.
IDIOMES (Helène Bussière, 52mn, 2021): Parisen sortu eta handitu ondoren, bere aitatxik berea ez bezalako hizkuntza batean hezitua izan dela kontzientzia hartu zuen egileak. Hortik aitzina, hainbat galdera sortu zaizkio: zer errepresentatzen dute hizkuntzak hiztunen bizietan? Gure kultura eta nortasunari lotuak ote dira? Nola kudeatzen dugu aniztasuna?? Erantzunak atzemateko road-trip linguistikoa abiatu zuen eta horren emaitza aurkeztera etorriko zaigu.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/agenda/2977-zinema_gaua



















