mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio Batzordeak sozial arloko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Otsailaren 25a | ± 50 s

Ahalmen urritasun bat duten ikastoletako haurren familiak laguntzen dituen Integrazio Batzordea elkarteak sozial arloko langile bat xerkatzen du.

Eginbeharrak

  • Familiak haien haurren eskolaratze proiektuan sustatu eta aholkatu
  • Familiak urraspide administratiboetan lagundu
  • AUDEko dosierrak segitu
  • Ahalmen urritasunari buruz eta inklusioari buruz sentsibilizazioa landu
  • Hezkuntza taldeko bilkuretan eta eskolatze jarraipen bilkuretan parte hartu
  • AGAZen hautatzeetan parte hartu

Eskaturiko gaitasunak

  • Baxoa + 2 edo 3 laguntza sozialean
  • Ahoz eta idatziz trebe izatea
  • Euskara eta frantsesa menperatzea
  • Tresna informatikoa menperatzea
  • Elkarte bizian esperientzia izatea
  • Harreman aisetasuna
  • Autonomoa, antolatua izatea
  • Gida baimena eta ibilgailua ukaitea

Baldintzak

  • Kontratu mugagabea
  • 30 oren astean
  • Hitzarmen kolektiboaren araberako lansaria

Xehetasunak eta hautagaitzak

Curriculuma eta motibapen gutuna igorri gutunez edo e-mezuz: Integrazio Batzordea, 91 Larraldeko bidea, Larraldea etxea, 64310 Senpere / gizab@integrazio-batzordea.eus

Info +: 05 59 85 89 24


hari@
Lan eskaintza Libre Plumen

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Libre Plumen

Euskarazko lan aukera interesgarri bat partekatzen dugu gure sarean: Libre Plume elkarteak animatzaile euskaldun bat xerkatzen du amatasun oporraldiko ordezkapen baterako.

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.

Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!