mintzalasai

Euskaraz bizi

Kultura euskaraz

Duela urte bat hasi zen krisi honek, besteak beste, kulturaren sektorea larriki jo du. Eta momentu berean ohartu gara bere garrantziaz. Ipar Euskal Herrian kulturaz modu presentzialean gozatzea zaila den garai honetan, beste bide batzuk eskaini nahi dizkizugu.

2021eko Otsailaren 2a | CC INAKI ZUGASTI | | ± 01 min 56 s

Besteak beste, kultura da elkarren arteko loturak josten dituena eta euskara gaur egun bizi bada, neurri handi batean kulturari esker ere bada.

Kulturak hizkuntza elikatzen eta gaurkotzen du.

Duela urte bat, konfinamendu garaian, euskal kultur eragile anitzek bi eguneko greba digital bat egin zuten eta ondorioz, 2020ko apirilaren 21 eta 22an ez zuten kultur edukirik partekatu sareetan. Haien aldarrikapen testuan galdetzen zuten: "Zer gertatuko litzateke aktorerik, bertsolaririk, dantzaririk, idazlerik, eskultorerik, gidoilaririk, komikilaririk, musikaririk, margolaririk, zinemagilerik ez balego? Zer jendarte genuke antzokirik, liburutegirik... kulturgunerik gabe? Nola antolatuko genuke hezkuntza sistema sortzailerik gabe?"

Nahiz eta Ihauteri garai hauetan zirtzilek, kaskarotek eta dantzariek gure herrietako plaza batzuk berpiztu dituzten, oraindik ere zaila zaigu kultur ekitaldietan presentzialki parte hartzea; zinemarik, kontzerturik, antzerkirik? gabe segitzen dugu. Horregatik, hilabete honetan euskarazko kulturaz etxetik gozatzeko bide batzuk proposatu nahi dizkizugu. Jakinez, egoera honetatik ateratzean, berriz plazetan, festibaletan, hitzaldietan eta liburu-dendetan ikusiko garela; kultura gozagarriago baita pantailetatik kanpo.

Hasteko, hona euskal kultura bere orokortasunean aurkezten duten atari zenbait:


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.