mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal literatura, bide emankorra

Euskal literatura ez da apaletan ahantzi liburu zaharkituen meta bat bilakatzekotan. Urtero, literaturan sartzen diren ehunka liburu dira argitaratzen.

CC EKE-ICB
irudia ikusi | CC EKE-ICB

2021eko Otsailaren 2a | | ± 01 min 25 s

Bide egin du euskal literaturak, Etxeparek lehen euskarazko liburua argitaratu zuenetik 1545ean.

Egungo zenbaki batzuk ematearren, 2000tik 2020ra 7.536 literatura sorkuntza zenbatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskal Literaturaren Apalategia atarian http://ehu.eus/ehg/apalategia/, itzulpenak kontutan hartu gabe.

Idazleei dagokienez, ehunka dira. 2016an, Euskal Idazleen Elkartean 380 kide ziren adibidez.

Azken aldi honetako hiru argitalpen adibide hartzeko, hona Maddi Ane Txoperena hendaiarraren Ene baitan bizi da (Elkar) https://www.youtube.com/watch?v=KC2b0PPFdps edo Amaiur Epher garaztarraren Profeten iruzurra (Maiatz) https://iparraldekohitza.eus/2021/03/12/antzerkitik-narraziora/ edota apirilean agertzekoa da Dom Capisron aldudarraren Bekatorosak (Elkar) saiakera grafikoa https://iparraldekohitza.eus/2021/02/19/artearen-bidez-arrunt-libratu-naiz-atzeman-dut-ene-nortasuna/

Bestalde, hemen bildu ditugu literaturari buruzko lotura interesgarri batzuk:

Booktegi

Paperetik, liburu elektronikora, audio liburuetatik pasaz, iturriak ez dira eskas: https://booktegi.eus/

Itzulpegintzari lotuak

Literatur proposamenak Mintzalasaien

Miarritzeko mediatekan lan egiten duen Nora Arbelbide Letek literatur proposamenak egin dizkigu konfinamendu garaian, bideo eta loturen bidez:https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3472-konfinamenduko_literatur_proposamenak


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.