mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara teknikari postu berriak bi Herriko Etxeetan

Donibane Lohizuneko eta Baionako Herriko Etxeetan euskara teknikari berriak xerkatzen dituzte.

2021eko Maiatzaren 6a | | ± 01 min 58 s

Oraingoz Ipar Euskal Herriko herriko etxeetan bost postu dira euskararen garapenari zuzenduak: Miarritzen hiru eta Baionan eta Hendaian bana. Laster, Baionan eta Donibane Lohizunen bi postu berri sortuko dira eta badirudi beste herri batzuetan ere ideia mahai gainean dela, besteak beste, Urruñan, Uztaritzen eta Ziburun.

Donibane Lohizuneko postua

Euskara teknikari eta garatzailea, hautetsi eta Zerbitzu arduradunaren ardurapean.

Eginbeharrak

  • Herriko etxeko euskararen aldeko hizkuntza politika baten definitzeko proposamenak egitea eta politika horren jarraipena eta obratzea segurtatzea
  • Herriko etxean euskararen aldeko dinamika bat sortzea eta herriko etxeko zerbitzuak eskaintza elebidun bat garatzen laguntzea
  • Herriko bizian eta herritarrei begira euskararen aldeko dinamikak sortzea: elkarte eta eragile pribatu oro euskararen inguruan saretzea eta elkartzea, eskola eta eskolatik kanpoko egitasmoen osatzeko laguntza ekartzea, etab.
  • Herri mailan partaidetzan bideratzen diren dispositiboen animazioa eta jarraipena
  • Misioari dagozkion baliabide ekonomiko eta materialen jarraipena segurtatzea
  • Euskararen arloan sortu animazio eta gidaritza instantzia berezien animazioan eta gidaritzan parte hartzea eta horien idazkaritza segurtatzea
  • Beharrezkoa balitz, itzulpen lanak bideratzea

Info+: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3776-lan_eskaintzan_donibane_lohizunen

Baionako postua

Hizkuntza politika zerbitzuko zuzendaria

Eginbeharrak

  • Zerbitzuburu gisa, Hiriaren hizkuntza politika zehaztu eta gauzatu beharko du, elkargoko zuzendaritzekin elkarlanean.
  • Baionan, euskara bizkortzeko hizkuntza herriko politikaren zehaztea eta gauzatzea gidatzea, ekintzen eta programen gidatzea bermatzea, zerbitzuaren finantza kudeaketan parte hartzea edo/eta bermatzea?
  • Zerbitzuaren edo zuzendaritzaren galtzarrean, publikoei zuzendutako informazio eta komunikazio antolaketan parte hartzea edo/eta bermatzea, ahozko edo idatzizko itzulpenak egitea?

Info+: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/lan_eskaintzak/3765-lan_eskaintza_baionako_hirian


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.