mintzalasai

Euskaraz bizi

Languages lanean: euskara jarduera ekonomikoan errotzeko giltzak

Hizkuntza kudeaketari buruzko l. nazioarteko kongresua egingo da Bilbon urtarrilaren 18an eta 19an. Izena emateko epea idekia da.

2024ko Urtarrilaren 3a | ± 01min 25s

Languages Lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuak lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen praktika onak zabaltzea du jomuga. Etorkizunari begiratzen dio kongresuak, sektore sozioekonomiko globalizatu bati, non hizkuntza- kudeaketa beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta merkatuan lehiatzeko.

Globalizazioa, aniztasuna edo nazioartekotzea dira gaur egungo gizartearen ezaugarriak, besteak beste, eta horiek hizkuntza-kudeaketaren konplexutasuna areagotzen dute jarduera ekonomikoan. Aukera berriak ere sortzen dira, hizkuntza-teknologien edo adimen artifizialaren eskutik. Languages Lanean kongresuaren helburua da eremu sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko esperientziak ezagutzea, irakaspenak partekatzea eta horien gainean eztabaidatzea. Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak gonbidatu dira. Hitzaldiez gain, sektoreen arabera antolatutako mahai-inguruak izango dira. Egitarau zabala prestatu da, 50 hizlari baino gehiagoren parte-hartzearekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute kongresua. Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbon izango du egoitza; urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Bilbao Museoan.

Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez: https://languageslanean.euskadi.eus



2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.