mintzalasai

Bigarren asteko egitaraua

Euskaraz bizi

Bigarren asteko egitaraua

2017ko Irailaren 11a | ± 03 min 08 s

Lasai hasi bazen ere, bigarren astea mugimendutsua izanen da: surf iniziazioa, arte martzialak, lerra kirolak, xiberotar dantza... Euskaraz mintza, euskaraz mugi!

Sehaska hustea ikastolan

Euskaraz bizi

Sehaska hustea ikastolan

2017ko Irailaren 11a | ± 01 s

Urriaren 10ean iraganen da urtero antolatzen den sehaska hustea. Ikastolak laguntzeko eta materiala ona erosteko aukera paregabea.

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

Euskaraz bizi

Euskarazko arte eta kultura heziketa: bizi eta eginarazi

2017ko Irailaren 8a | ± 15 s

Departamenduak, Euskal kultur erakundeak eta beste anitz egiturek (Euskararen erakunde publikoa, Ikas, Canopé, Seaska...) euskarazko arte eta kultura heziketari buruzko tailerrak antolatuko dituzte 2017ko azaroaren 29an, 13:45etik 17:00etara Baionako Marracq kolegioan.

Lehen asteko egitaraua

Euskaraz bizi

Lehen asteko egitaraua

2017ko Irailaren 5a | ± 01 min 14 s

Ate irekitzeak, marrazki bizidun polit bat txikientzat, eta sofro musika... Hasiera lasai eta eztia Mintzalasaientzat. Izena eman.

MINTZALASAIREN 6. EDIZIOAREN ABIATZEA

Euskaraz bizi

MINTZALASAIREN 6. EDIZIOAREN ABIATZEA

2017ko Irailaren 1a | ± 01 min 01 s

6 aste iraunen du eta Baiona-Angelu-Miarritze 3 hirietan hedatuko da Mintzalasai, bere 6. urtemugakari. 75 aktibitateen bitartez, euskaltzaleak bateratzea eta boteretzea da xedea, #ustebainogehiagogirelako

Ikerketa laguntzen banaketa

Euskaraz bizi

Ikerketa laguntzen banaketa

2017ko Irailaren 1a | ± 27 s

Larunbatean, Eusko Ikaskuntza eta Biarritzeko Herriko etxeak 8 ikerlari gazte sarituko ditu. Publiko zabalarentzat, ikerketa gaien deskubritzeko aukera izanen da, kafe bat lagun.

Battle musikala

Euskaraz bizi

Battle musikala

2017ko Agorrilaren 16a | ± 13 s

Larunbat huntan, Biarritzeko Mediatekek Zeze gomitatzen du, Sarako leizeetatik Tibetera bidaia eder bat proposatzeko.

Kontzertu berezi eta atipikoa

Euskaraz bizi

Kontzertu berezi eta atipikoa

2017ko Uztailaren 18a | ± 01 min 12 s

Atabalek bere itzuliarekin jarraitzen du. Ezagunak diren lekuak beste begirada batekin (berriz) deskubritzea eta Atabaletik kanpo ezohiko formulak eskaintzea da xedea. 2016an, Biarritzeko Ozeanoaren Hiriaren kanpoaldean eta teilatuan ibili ondoan, aurten, lehen aldiz, eraikinaren barnealde zoragarrian izango dira.