mintzalasai

Lanak sakontzeko bilkura

Euskaraz bizi

Lanak sakontzeko bilkura

2016ko Ekainaren 27a | ± 31 s

Ostegun honetan, ekainaren 30ean, Euskararen herri batzordeko kideak biltzen dira. Ekintza konkretuen inguruan aitzinatzeko aukera izanen dute.

Donapaleuko Ospitalea euskararen alde engaiatzen da EEPrekin

Euskaraz bizi

Donapaleuko Ospitalea euskararen alde engaiatzen da EEPrekin

2016ko Ekainaren 21a | ± 08 s

2016ko ekainaren 17 honetan, Donapaleun, Michel Glanesek Donapaleuko Ospitaleko Zuzendariak, eta Mathieu Bergék, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) Lehendakariak, elkarrekin izenpetzen dute hitzarmen bat, euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko Donapaleuko Ospitalean. Hitzarmen hori hiru urterendako izenpetzen da.

44. Udako Ikastaroak

Euskaraz bizi

44. Udako Ikastaroak

2016ko Ekainaren 13a | ± 16 s

2016ko ekainaren 10etik uztailaren 15era, Udako Euskal Unibertsitateak 44. Udako Ikastaroak antolatzen ditu Eibarren, Iruñan eta Baionan. Aurtengo edizioaren lema "anitza" izanen da. Izenak oraindik eman daitezke.

15. Antzerki Astea Urruñan

Euskaraz bizi

15. Antzerki Astea Urruñan

2016ko Ekainaren 8a | ± 18 s

2016ko ekainaren 6tik 10era, euskarazko antzerkiaren 15. astea iraganen da Urruñan. Euskal Haziak-ek antolaturik, ikastetxe katoliko elebidunetako 340 aktore baino gehiago arituko dira Itsas Mendi gelan. Euskal kultur erakundea partaide da.

43 ziurtagiri banatu dituzte Uztaritzen; 11 berriak

Euskaraz bizi

43 ziurtagiri banatu dituzte Uztaritzen; 11 berriak

2016ko Ekainaren 6a | ± 01 min 19 s

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Herriko Etxeak, bigarren urtez, Uztaritzeko hainbat enpresa, saltoki, elkarte eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin diete euskararen alde engaiatzeagatik. Ziurtagiriaren banaketaren aurretik mahai-ingurua egin da ziurtagiridunen esperientziak partekatzeko.

Euskaraz bizi

Elepika, Errobin euskara biziarazi eta bizi

2016ko Ekainaren 2a | ± 19 s

Euskarak Errobi lurraldean duen lekuaz axolaturik eta gure hizkuntzak baliatzeak sortu dezakeen gozamena agerian uzteko, lehen aldikotz, Errobi lurraldeko hiru liburutegi, mediateka eta Errobi herri elkargoko euskara eta kultura zerbitzuek elkarlanean gogoetatu, sortu eta ekoiztu Elepika festibalaren lehen uztarekin heldu zaizkigu.

Hizkuntza eskubideen egoera

Euskaraz bizi

Hizkuntza eskubideen egoera

2016ko Ekainaren 2a | ± 42 s

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2015" txostena egin du. Aurkezpen orokorra egin ondoren, Ipar Euskal Herriari dagokion egoeraren berri eman du.

Euskaraz bizi

Hegalaldiaz orroit

2016ko Ekainaren 1a | ± 11 s

Ipar Euskal Herriko bazter orotan eta ezohiko lekuetan 4 kontzertu berezi eskaintzeko asmoarekin, Atabalek eta EHZk bat egiten dute, aurten. Hala, gaur arte musika munduarekin loturarik izan ez duten lekuetan kalitatezko kontzertuak eskainiz, urte osoan lurraldea biziarazten dutenengana hurbiltzen dira antolatzaileak.