mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Laborari kazetan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Laborari kazetak langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Azaroaren 24a | ± 43 s

Eginbeharrak

  • Laborantza aktualitatearen segipena egin
  • Kazetan artikuluak idatzi
  • Beste erredaktoreekilako koordinazioa egin
  • Sare sozialen kudeaketa
  • Komunikazio komisioaren animazioa
  • Itzulpen lanak
  • Bizi sindikalean parte hartzea

Eskaturiko gaitasunak

  • Baxoa +2
  • Antolatzeko gaitasuna eta zorroztasuna
  • Animatzaile gaitasuna
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Laborantza eta laborantza munduaren ezagutza
  • Elkarte munduarekilako lotura
  • Taldean lanean aritzeko gaitasuna
  • Euskaraduna (ahoz eta idatziz)

Baldintzak

  • Mugagabeko kontratua, 28 oren astean
  • Lan tokia Ainiza Monjolosen, Ipar Euskal Herrian gaindi ibiltzeko posibilitatearekin
  • B gidabaimena eta autoa beharrezkoak
  • Hilabete saria Confédération Paysanne-ko hitzarmen kolektiboaren arabera
  • Urtarrilean hasteko

Xehetasunak eta hautagaitzak

CV + motibapen gutuna igorri 2023ko abenduaren 20a baino lehen: ELB sindikata, Zuentzat etxea, 64 220 Ainiza Monjolose. syndicat.elb@wanadoo.fr


hari@
Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.

Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!