Hizkuntza ohituren aldaketa piztu
Hausnartu, formatu, ahaldundu...
2020eko Abenduaren 3a | | ± 01 min 21 s
5 arrazoi beti"€œegun on!" errateko
Elkarrizketa bat euskaraz hasten badugu, parada izan dezakegu elkarrizketa osoa euskaraz segitzeko. Gainera, manera bakarra da jakiteko parean dugun pertsona euskalduna ote den. Ez bada hala, gomita bat egiten diogu euskararen mundura sartzeko. Jendea agurtzea, euskaraz bada ere, jendetasunez jokatzea da. Azkenik, euskaraz aritzean, hizkuntza espazio publikoan existiarazten dugu.
Lehen hitzak euskaraz, baina norekin?
Aurreiritziak ahantzi behar ditugu: ez fidatu itxuran, janzkeran, adinean, sudurraren luzeran edo jatorrian. Jendea euskaraz agurtzea jarrera bat da, ez da testuinguruaren araberakoa izan behar. Elkarrizketa osoa euskaraz segitzeko gai ez bagara ere, lehen hitzak euskaraz erran ditzakegu eta ondotik frantsesera lerratu.
Eta nola?
Lehen hitzak euskaraz ematean, ez lotsatu eta jarrera zaindu: ongi ahoskatu eta ozen mintzatu. Usu, errazagoa izaten da lehen hitza guk erratea, zailagoa baita"€œbonjour" bati"€œegun on" erantzutea. Parean dugun pertsonaren erreakzioei arreta eskaintzean ohartuko gara euskaraz segitu dezakegun, harritua izan ote den... Frantsesera lerratuz gero ere, berriz lotu euskarari: agurra partekatzeko baina askoz gehiagorako balio baitu hizkuntzak.






















